Mutrikuko Institutua Logoa    
Kalitatea Hezkuntzan
Menu Principal   Mutrikuko Institutua: El Instituto   Últimas noticias
Nor gara? Ubicación
Nor gara? Quiénes somos
Nor gara? Objetivos
Institutua Zifratan El instituto en cifras
Urteko egutegia: Egun lektiboak eta jaiegunak Calendario anual

Institutuko organigrama Organigrama
Zuzendaritzaren osaketa. emailak... Dirección
Idazkaritza: Galderak, matrikulak. Informazioa Secretaría
Orientazio Departamendua Orientación

Ordezkaritzako Organo Gorena Consejo escolar
Barne arautegia Normas de funcionamiento
 
Ikastetxeko deskribapena eta aipamen historikoa Descripción y referencia histórica del Instituto

Mutrikuko Institutua: Batxilergoaren eraikina eta DBH eta Zikloetakoa

Deskribapen fisikoa eta historikoa 1980ko martxoan, Mutrikuko eskolagunean, 3.820m2ko lur-eremuaren gainean Lanbide heziketako Ikastetxea eraikitzen hasi zen. Hasieran, 5 solairu zituen eta 360 ikasle hartzeko adina zen.

1989an, LH IIko tailerrak ezarri ahal izateko, azpisolairu bat zabaldu egin zen. Ondoren, laborategiak eta ikasgelak erdibitu egin ziren ikasle guztiak hartu ahal izateko.

Gaur egun, eraikuntza berri bat dugu lehengoari erantsia, teknologia-behar berrientzako ikasgela aproposak edukitzeko asmoz.

Mutrikuko Bigarren Hezkuntzako Institutua 1982-83 ikasturtean sortu zen, udal hitzarmen bati esker, Debako LHIko Institutuaren (Eibarko Armeria Eskolako Adarra) eta Mutrikuko LHIko Institutu pribatuaren bat egitean oinarrituz.

Hasiera batean, LHIko ikastetxe moduan funtzionatu zuen, eta Mutrikukoak ez ezik, Itziar, Deba eta Ondarroako ikasleak ere jasotzen zituen, gehienak euskaldunak.

1983-85 urteetan zehar LHIIren ezarpena gauzatu zen LHIetik datozen espezialitateekin (Administraritza-Merkataritza, Elektrizitate-Elektronika eta Metalgintza-Mekanika).

Bitarte honetan, eta 1984-85 ikasturterako, Ikasketa Ertainetako Erreformara egokitzeko prozesua hasi zen (IEE-I eta IEE-II). Geroago, 97-98 ikasturtean, Hezkuntza Sailak Deba Beherako diseinatutako eskola-maparen araberako ikasketa-egokitzapena burutu zen. Horrela, Bigarren Hezkuntzan DBH eta DBHO ezarri ziren eta LHren ordez Heziketa Zikloak ezarri ziren: Goi Mailakoak (Administraritza-Finantzak eta Elektrizitate-Elektronika) eta Erdi Mailakoa (Merkataritza).

MUTRIKUKO INSTITUTUKO BESTE ZERBITZUAK

2004-2005 Ikasturtean Akuakultura Hazkuntza deituriko Goi Mailako Zikloa ipini da martxan.

  • Mutrikuko Institutuak LANGAI-rekin elkarlanean dihardu. (Enplegurako Euskal Zerbitzua). Lanpostu baten bila, nahiz langile bila bazabiltzate, bertara jo dezakezue. Edozeinentzat zabalik dago.

(Kontsultak: Asteazkenean 9-11 tara, aurrez deituz)

  • Ikastetxeak, goizez nahiz arratsaldez eskaini ditzakeen Enpresetako Praktikak, Garraio, Jangela, Ikas-irteerak,Ikastaro zein beste ekintzei buruzko proposamenak aztertuko ditugu.
  •  
  • Institutuari dagokion edozein gairi buruz hitz egiteko, bai Zuzendaritza, Orientatzailea,Tutorea,... zuen esanetara daude, eta atxikita duzue beraien ordutegia.
  • Teknologia berriak erabiliz, kontsultak eta iradokizunak ere Institutuko WEB-orriaren bidez egin daitezke.

Informazio gehiago...


 
Salida dentro del proyecto agenda XXI
18/11/2011
Memoria e informe del proyecto Comenius 2009-2011
26/09/2011
El 6 de Septiembre ´presentación del curso 2011-2012
01/09/2011
Calendario de final de curso del curso 2010-2011
23/05/2011
Fechas para la prematrícula y matrícula para el curso 2011-2012
11/05/2011
 
   
06/02/2012 13:13:34
   
   
© Mutrikuko Institutua 2009-2013 Eskolagunea Z / G 20830 MUTRIKU
Teléfono: 943603545 - 943603627 Fax:943604254. Consultas o sugerencias por email aquí