Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 1998ko martxoaren 10eko Aginduaren bitartez (apirilaren 8ko EHAA), Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzea arautzen da, sarbide zuzeneko betekizunak ez dutenentzat
Sarbide proben helburua zera da: izangaiek heziketa zikloen ikasketak aprobetxatzeko ezaguerak eta trebetasunak dituzten hala ez jakitea.
Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztietarik %25 erreserbatuko zaizkie. Plaza horiek guztiak ezin badira bete probatik datozen ikasleekin, sobran direnak zuzeneko sarrerakoei gehitu zaizkie.
- Izena emateko betekizunak
- Salbuespenak
- Inskripzioak
- Proben egutegia
- Goi Mailako probako edukia
- 2006rako proben Deialdia
IZENA EMATEKO BETEKIZUNAK
Aipatu probak egin ahal izateko, 1998ko martxoaren 10eko aipatu Aginduaren 2.2.1 eta 2.3.1 artikuluetan proba bakoitzerako ezarritako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.
Erdi mailarako probak:
Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proban parte hartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:
- Proba egiten den urtean gutxienez hamazortzi urte beteta izatea.
- Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak edota afiliatuta dagoen lan-mutualitateak emandako ziurtagiriaren bitartez, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea egiaztatzea (ziurtagirian enpresa eta kontratazio-aldia zehaztu beharko dira).
- Gizarte-garantiako programa bat gaindituta izatea.
Goi mailarako probak:
Proba egiten den urtean hogei urte beteta dauzkaten lagunek parte hartu ahalko dute goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proban.
Teknikari titulua egiaztaturik dutenek, arauz ezarritako lanbide-alor bereko edo beretsuko goi-mailako heziketa-ziklo batera sartu nahi badute, proba egin ahal izateko, 18 urte beteta eduki beharko dituzte proba egiten den urtean. | Gora
Salbuespenak
Ziurtagiri akademiko egokiaren bitartez, Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba osorik gainditu dutela egiaztatzen dutenek honako hauek eska ditzakete: erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probatik salbuestea, eta, halakorik bada, goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probaren zati orokorra egitetik salbuestea.
Egin nahi dituzten lanbide-ikasketekin bat datorren lan-esperientzia, gutxienez urtebetekoa, egiaztatzen dutenek honako hauek eska ditzakete: erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko zati zientifiko-teknologikoko alde teknologikoa egitetik salbuestea, eta, halakorik bada, goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probaren zati espezifikotik salbuestea. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, lan-esperientzia egiaztatzeko:
a) Enpresak emandako ziurtagiria, ondokoak espresuki jasoko dituena: interesatuaren kontratuaren iraupena, interesatuak egindako lan-jarduera, baita horretan emandako ordu-kopurua ere.
b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak edota afiliatuta dagoen lan-mutualitateak emandako ziurtagiria, zeinetan enpresa eta kontratazio-aldia zehaztuko diren.
Halaber, egin nahi dituzten lanbide-ikasketei dagokien teknikari titulua badutela ziurtatzen dutenek, tituluaren fotokopia konpultsatuaren edo tasak ordaindu izana egiaztatzeko agiriaren bitartez ziurtatu ere, honako hau eska dezakete: goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probaren zati espezifikoa egitetik salbuestea.
Salbuespen-eskabidea, betiere, ikastetxe ofizialeko zuzendariari aurkeztu beharko dio interesatuak, inskripzioa formalizatzeko unean aurkeztu ere, eta goragoko paragrafoetan zehazten denez, kasuan kasuko aginduzko agiriak gehitu beharko zaizkio. | Gora
Inskripzioak
Proba hauek egin nahi dituztenek, heziketa-zikloa zein ikastetxetan egin nahi duten, ikastetxe horretan formalizatu beharko dute sartzeko eskaria, hartarako ezar daitezen epeen barruan, eta eskabide horrekin batera, EHAAn III. eranskinean agertzen den inprimakian egin beharko dute inskripzioa.
Inskripziorako inprimakian, probak zein lurraldetan egin nahi diren adierazi beharko da.
Aurreinskripzioak egiteko aldia amaitu ondoren, bi eguneko epearen barruan, ikastetxeak honako hauek helaraziko dizkio Lanbide Heziketako dagokion lurralde-unitateari: inskribatutako ikasleek sarrera-proba egiteko aurkeztu dituzten eskabide-inprimakien kopiak (III. eranskina)
Onartzeko eskabidea jasotzen duen ikastetxeak informazioa emango die interesatuei: probak noiz egingo diren, proben edukia, eta abar. |Gora
Proben egutegia:
erdi maila |
goi maila |
eguna eta ordua |
zati sozio-linguistika |
zati orokorra |
2006 ko maiatzaren 23, 15etan |
zati zientifiko-teknologikoa |
zati berariazkoa |
2006ko maiatzaren 24, 15etan |
Probak non egingo diren:
BEC - Bilbao Exhibition Centre. Euskadi etorbidea, z/g. Barakaldo. | Gora
Goi mailako probako Edukia
Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak bi zati izango ditu: zati orokorra eta zati espezifikoa.
Zati orokorra guztientzakoa da Goi Mailako Prestakuntza Ziklo guztietan eta bakoitzak gehienez ordu t’erdiko iraupeneko hiru idazati ditu:
a) Hizkuntza
b) Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa aukeran).
c) Matematika.
Berariazko zatian, kasuan kasuko lanbide-eremuari dagozkion gaitasunak egiaztatzean datza. Lanbide-arloen hiru sorta ezarri dira eta, berauotako bakoitzean, 5 ikasgaiko eskaintza bat (A, B eta C)
Izangaiak, ikasi nahi duen Zikloari dagokion Lanbide-arloaren arabera, bere taldean eskainitako bost ikasgaietatik bi aukeratu beharko ditu.
Ikasgai bakoitzerako iraupena ordu 1 eta 30 minutukoa izango da eta edukiak Batxilergoari dagozkion curriculumetan egongo dira oinarriturik.Euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango da proba. | Gora
2006rako proben Deialdia
2005eko Abenduaren 7ko EHAAn argitaratu da heziketa-zikloetan sartzeko probetarako deialdia.
Honen barruan kontsulta daitezke: betebeharrak, salbuespenak, proben datak (2006ko maiatzaren 23 eta 24a 15.00 etan Bilbao Exhibition Centeren) eta erreklamazio edo ziurtagiria jasotzeko epeak.
Informazio gehiago nahi baduzu:
|