| Ongi etorri web orrira:
Lehenengoz, eta gure orria bisitatzeko aurrepausu bezala, Akuakultura zer den ulertzea komenigarria dela pentsatzen dugu.
Akuakultura izaki urtarren ekoizpena da, hauen artean arrainak, moluskuak, krustazeoak eta algak garrantzitsuenak direlarik. Akuakulturak izakien bizi zikloaren kontrola eta ingurune baldintzen kontrola suposatzen du.
Aktibitate honen bitartez lorturiko produktuek hainbat aplikazio ezberdin dauzkate, horrela, era zuzenean kontsumitzeaz gain, elikagai-industrian, medikuntzan, farmazian, ur hondakinen filtrazioan eta abarretan gero eta gehiago erabiltzen dira.. Bestetik, akuakulturaren bidezko birporpulaketak, gure ibai eta itsasotan hain egoera larritan dauden zenbait espezieen berreskuratzea ekar dezake.
Esan bezala, akuakulturaren produktuak aspaldi ari dira izugarrizko garrantzia hartzen, kontutan hartu ezazue gaur egun mundu osoan uretako jakien ia %40 akuakulturari esker lortzen dugula. Bestetik, azken urteotan arrantza jasaten ari den gainbehera ikusita, nabarmenagoa da akuakulturaren garrantzia eta gero eta beharrezkoagoa ari da bihurtzen.
Zikloaren ezaugarriak:
IRAUPENA: 2000 ordu/ 2 urte
TITULAZIOA: GOI MAILAKO TEKNIKARIA
SARBIDEAK
|