Mutrikuko Institutua Logoa    
Kalitatea Hezkuntzan
Menu Nagusia   Mutrikuko Institutua: Ikastetxea   Azken berriak
Nor gara? Non gaude?
Nor gara? Nor gara?
Nor gara? Helburuak
Institutua Zifratan Institutua zifratan
Urteko egutegia: Egun lektiboak eta jaiegunak Urteko egutegia

Institutuko organigrama Organigrama
Zuzendaritzaren osaketa. emailak... Zuzendaritza
Idazkaritza: Galderak, matrikulak. Informazioa Idazkaritza
Orientazio Departamendua Orientazioa

Ordezkaritzako Organo Gorena Kontseilu eskolarra
Barne arautegia Barne arautegia
 
 

BIZIKIDETZAREN AURKAKO JOKABIDEAK (31. artikulua)

 

BIZIKIDETZAREN AURKAKO JOKABIDEEN ZUZENKETA (35. artikulua)

a) Ikastetxeetako kide bakarreko aginte-organoen edo irakasleen aginduak eta ikastetxeko gainerako langileek beren eginkizunen jardunean emandako aginduak ez betetzea, betiere horrekin batera diziplinarik eza agertzen bada edo irainak, mespretxuak, desafioak edo mehatxuak egiten badira.

b) Ikaskideen edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako mehatxuak edo irainak; betiere jokabide horiek ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabide gisa sailkatuta ez badaude, baita honako hauek ere: hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako keinuak edo jarrerak, ezbairik gabe erasotzeko saiakeratzat edo mehatxutzat har daitezkeenak.

c) Azterketa-ereduak lapurtzea edo erantzunak kopiatzea, eta horiek guztiak hedatzea, saltzea edo erostea.

d) Noten buletinetan edo gurasoentzako edo legezko ordezkarientzako beste edozein dokumentutan edo jakinarazpenetan aldaketak egitea, eta, ikasle adingabeei dagokienez, dagokien hartzaileei ez ematea edo erantzunak aldatzea.

e) Kalteak eragitea bidegabeko erabileragatik ikastetxeko lokalei, altzariei, materialari edo dokumentuei, edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei, jokabide hori ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ez bada.

f) Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak hartutako baliozko erabakiak nahita ez betetzea.

g) Pertsonek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, haiek, edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, baimena eman gabe grabazio-baliabideak erabiliz.

h) Beste edonori bere eskubidea baliatzeko aukera galaraztea, indarkeria erabili gabe, eta beste edonor bere borondatearen aurka zerbait egitera behartzea; betiere, indarkeriarik erabili gabe.

i) Ordena nahasten duten portaerak autobusean edo eskolako jangelan, bai bakarka bai taldean, eta, betiere, bizikidetzan kalte larria eragiten ez badute.

j) Hezkuntza-komunitateko edozein kiderengan lesio fisikoak eragin ditzaketen objektuak zuhurtziarik gabe erabiltzea.

k) Ikastetxeko langileei gezurra esatea, informazio faltsua ematea edo norberaren nortasuna ezkutatzea, horren ondorioz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei kalte egiten bazaie.

l) Diskriminazioa dakarren edozein egintza edo jokabide, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial. Betiere bizikidetzan kalte larria eragiten duen jokabidetzat hartzen ez bada.

m) Aurreko artikuluan adierazitako jokabide desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz egitea hiruhileko akademiko berean; betiere, aurreko biak zuzendu badira, eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.

n) Ikasleen betebeharrak ez betetzea dakarren beste edozein jokabide, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzeko edo beren betebeharrak betetzeko eragozpenik sortzen ez badie eta jokabide hori hurrengo artikuluan jasota ez badago, ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen artean, hain zuzen ere.

 

a) Bizikidetzaren aurkako jokabideari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.

b) Kargu-hartze idatzia.

c) Kargu-hartzea, ikasleen gurasoak edo lege-ordezkariak bertan direla.
d) Ikaslea taldez edo gelaz aldatzea, aldi baterako edo behin betiko.

e) Lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko lagungarriak diren zereginak egitea, edo hala badagokio, ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak; betiere, hiru hilabetez gehienez ere. Lan edo zeregin horiek lotura izan behar dute ikasleak bizikidetzaren aurka izandako jokabidearekin.

f) Gai bateko edo batzuetako eskoletara joateko eskubidea eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko nahiz zerbitzuak jasotzeko eskubidea etetea, harik eta ikaslearen gurasoekin edo lege-ordezkariekin elkarrizketa bat egiten den arte. Eskubide-etendura horrek ezingo du hiru egun baino gehiago iraun.

g) Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.

h) Eskolaz kanpo egin behar diren jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-orduetan, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.

i) Jangela-zerbitzua edo garraio-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendu beharreko jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte, edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte; betiere, bizikidetzaren aurkako jokabidea zerbitzu horiek erabiltzen ari zenean egin badu ikasleak.

2. 1.g), 1.h) eta 1.i) idatz-zatietan adierazitako neurriak erabili ahal izan dira, soilik 1.a) eta 1.f) idatz-zatietan adierazitako neurrietatik bi gutxienez aplikatu ondoren bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzea lortu ez bada.

 

 

     
 
 
Agenda XXI proiektuaren barruko irteera
18/11/2011
Comenius 2009-2011 proiektuaren memoria eta txostena
26/09/2011
Irailaren 6an Ikasturte hasierako aurkezpena
01/09/2011
2010-2011 ikasturte amaierako egutegia
23/05/2011
2011-2012 ikasturteko Batxilergo eta Zikloetako aurrematrikula eta matrikula egiteko datak
11/05/2011
 
 
   
06/02/2012 14:24:59
   
   
© Mutrikuko Institutua 2009-2013 Eskolagunea Z / G 20830 MUTRIKU
Telefonoa: 943603545 - 943603627 Faxa:943604254. Edozein kontsulta edo iradokizun hemen