Mutrikuko Institutua Logoa    
Kalitatea Hezkuntzan
Menu Nagusia   Mutrikuko Institutua: Ikastetxea   Azken berriak
Nor gara? Non gaude?
Nor gara? Nor gara?
Nor gara? Helburuak
Institutua Zifratan Institutua zifratan
Urteko egutegia: Egun lektiboak eta jaiegunak Urteko egutegia

Institutuko organigrama Organigrama
Zuzendaritzaren osaketa. emailak... Zuzendaritza
Idazkaritza: Galderak, matrikulak. Informazioa Idazkaritza
Orientazio Departamendua Orientazioa

Ordezkaritzako Organo Gorena Kontseilu eskolarra
Barne arautegia Barne arautegia
 
 

BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA ERAGITEN DIOTEN JOKABIDEAK (32. artikulua)

 

BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA ERAGITEN DIOTEN JOKABIDEEN ZUZENKETA (36. artikulua)

a) Ikastetxeetako gobernu-organoekiko edo beren eskumenak betetzen diharduten irakasleekiko diziplinarik ezako egintza edo obedientzia-ukatze esplizitu guztiak, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea barne, baita hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adierazpen oso laidogarri edo iraingarriak ere, laido edo irain horiek edozein modutan adierazita ere: ahoz, idazki bidez, edo baliabide informatikoak edo ikus-entzunezkoak erabiliz.

b) Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.

c) Jazarpen sexista, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakok, ezarritako definizioa aintzat hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren sexua dela-eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki edozein jokabide izatea, eta horren helburua edo ondorioa pertsona horren duintasunari erasotzea edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.

d) Hezkuntza-komunitateko edozein kideren aurkako eraso fisiko edo psikologikoa.

e) Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kideak beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea, hala nola tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea.

f) Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak, taldean egiten direnean edo haien berri nahita zabaltzen denean, ahoz, idazki bidez, ikus-entzunezko baliabideen edo baliabide informatikoen bidez; baita berdinen arteko tratu txarreko egoeretan parte hartzen dutenean ere.

g) Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea edo jokabide horietan parte hartzea, betiere lesioak eragiteko arrisku larria sortzen bada.

h) Nahita kalteak eragitea ikastetxearen instalazioetan edo ondasunetan, ikastetxeko langileei, beste ikasle batzuei edo beste pertsona batzuei, bai bakarka. bai taldean.

i) Ordena nahasten duten jokabideak autobusean edo eskolako jangelan; betiere, hezkuntza-komunitateko edozein kiderentzako egoera arriskutsuak sortzen badituzte.

j) Grabazio-baliabideak erabiliz, besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, aldez aurretik haiek, edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, horrelakorik nahi ez dutela esanbidez adierazi badute.

k) Ikastetxeko jarduneko egintzetan, beste edonoren izena erabilita aritzea.

l) Euskarri idatzian edo informatikoan dagoen eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea edo aldatzea, baita dokumentu akademikoak ezkutatzea edo baimenik gabe ateratzea ere.

m) Delitua edo zigor-arloko hutsegitea den edozein egintza, nahita egin bada.

n) Ikasturte berean gehienez ere hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide, artikulu horren 1.m) idatz-zatian bildutakoa izan ezik, betiere aurreko biak zuzendu badira eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.

ñ) Norberaren betebeharrak ez betetzea dakarren edozein jokabide, betiere jokabide hori hezkuntza-komunitateko gainerako kideen edo beste edonoren eskubideen aurkakoa bada zuzenean; hain zuzen ere, honako eskubide hauen aurkakoa bada: osasunerako, osotasun fisikorako, adierazpen-askatasunerako, parte hartzeko, biltzeko, diskriminaziorik ez jasateko, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideena.

 

1. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak zuzentzeko, aurreko artikuluan bildutako neurri bat edo gehiago aplikatuko ditu zuzendariak, eta, horiez gain, honako hauetako edozein:

a) Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

b) Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

c) Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko; betiere, lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

d) Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.


2. Artikulu honetako 1.b), 1.c) eta 1.d) idatz-zatietan bildutako neurriak erabili ahal izango dira, baldin eta 1.a) idatz-zatian adierazitako neurrietako baten bat aplikatuta bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak zuzentzerik lortu ez bada.

3. Ikasleren bat, aurretiaz, zuzendua izan bada ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak izateagatik, ikastetxeko zuzendariak aukera izango du, 28. artikuluko 1.n) idatz-zatian adierazitako kasuan izan ezik, hezkuntzako lurralde-ordezkariari eskatzeko ikasle horren matrikula beste ikastetxe batera aldatua izan dadin. Ikaslea adin nagusikoa balitz edo derrigorrezkoak ez diren ikasketak ikasiko balitu, urruneko hezkuntzako zentroetarako edo gaueko ikasketetako zentroetara lekualda daiteke haren espedientea. Adinez nagusiko ikasleak edo derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak egiten dituen ikasleak ez balu onartuko espedientearen lekualdaketa hori, baliogabetu egingo da ikasle horrek ikastetxean duen matrikula, eta baja emango zaio ikastetxe horretan.

4. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larriak eragiten dizkion jokabidearen ondorioz berdinen arteko tratu txarrak edo jazarpen sexistak eragin edo iraunaraziko balitu, edota, jokabide horiek ikastetxeko irakasleren bati egindako erasoak badira, zuzenean proposa daiteke espedientearen lekualdaketa, aintzat hartu gabe ikasle hori aurretik zuzendua izan den ala ez. Jardunbide bera baliatzeko aukera izango da, baldin eta eraso fisiko bereziki larriak egin bazaizkio hezkuntza-komunitateko beste kideren bati.

     
 
 
2010-2011 Ikastaro berriaren hasiera. Harrera eguneko ordutegia
06/09/2010
2010-2011 ikasturteko datuak eguneratuta web orrian
27/07/2010
Akuakulturako V. jardunaldiak.
20/03/2010
Urriaren 7an eta 8an gelaz gelako gurasoen bilera
01/10/2009
Txekiar Errepublikako Gymnasium Uherske-Hradiste ikastetxearekin elkartruke proiektua
05/09/2009
 
 
   
09/09/2010 22:44:38
   
   
© Mutrikuko Institutua 2009-2013 Eskolagunea Z / G 20830 MUTRIKU
Telefonoa: 943603545 - 943603627 Faxa:943604254. Edozein kontsulta edo iradokizun hemen