a) Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak.
b) Justifikatu gabeko hutsegiteak.
c) Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean.
d) Irakasleek edo agintari akademikoek agindutakoa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardunean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.
e) Hezkuntza Komunitateko kideen aurkako adeitasunik ezako jarrera, keinu edo hitzak.
f) Ikastetxeko Gobernu Organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxera eramatea.
g) Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo edozein motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.
h) Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.
i) Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.
j) Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko Bizikidetza-arauen edo Gobernu Organoen jarraibideen aurka.
k) Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen aurka.
l) Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie, eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago. |
|
a) Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.
b) Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.
c) Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.
d) Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen zereginen bat egitea.
|