Kalitate Hezkuntzan

Menu Nagusia   INSTITUTUKO PROIEKTUAK:   Azken berriak
Idurre Elkartrukea
Ordezkariak Erasmus
Iradokizunak Comenius
Iradokizunak Agenda XXI
Iradokizunak Enpresa simulatua
Iradokizunak HNP
Iradokizunak Urrats bat
Iradokizunak IKT
Iradokizunak Bizikidetza
Iradokizunak BHINEBI
 
Proiektuak: Enpresa simulatua Elkarbizitza proiektua:

Enpresa Simulatua Aduraduna: Imanol Alberdi

Justifikazioa

Gure Institutuan bizikidetza proiektuaren beharraz gero eta kontzienteago gara. Ez alferrik, ikastetxearen azken urteetako ibilbideak berak horretara bultzatzen gaituela esan daiteke. Hona horretarako arrazoi batzuk:

  • Kalitate proiektua: urte batzutatik hona indarrean duguna. Honi lotuta, elkarbizitza-programak hezkuntza-kalitatearen  zutabeetako bat izan beharko luke.
  • Barne-arautegia: argitaratzear dagoen ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berrira egokitu behar dugu. Arautegia berraztertzea da proiektuaren egiteko garrantzitsuenetakoa.
  • Orokorrean, arazo gehiegirik gabeko institutua izan arren,  irakasleen lanaren zailtasuna hazten doa: etorkinak direla, errepikatzaileak direla, etab. Egoera hauek ekar ditzaketen prebentzio- edota konponbide-lana funtsezkoa da.

Hona, beste hitz batzuetan, honek guztiak azaleratzen dizkigun beharrak:

  • Gatazken prebentzio programa sustatu beharra, lehendik dauden neurriak doituz eta egokituz. Gatazka gune eta iturri ohikoenak identifikatu eta tratatu beharra.
  • Indarkeria kasuei aurre egiteko plangintza eta protokoloak egokitu beharra
  • Barne-arautegia berrikusi beharra.
  • Honetan guztian, gure hezkuntza komunitatea osatzen duten estamentu guztien partaidetza eta inplikazioaren beharra.

Deskripzioa
Bizikidetza proiektua arestian aipatutako premia horien ondorio da. Bere funtsa zera da: ikastetxean lanerako, ikasteko eta lagunarterako giro egokia sustatzeko markoa eskaintzea.


Hau abian jartzeko bi talde sortuko dira: alde batetik, Bizikidetza Batzordea (irakasle multzo batek osatua, proiektuaren plangintza egingo duena); beste aldetik, Bizikidetza Behatokia (ikastetxeko estamentu guztiez ordezkatua, plangintza onartu eta bere jarraipena eta aholku-lana burutuko duena).
Proiektuaren plana honako faseotan banatuko da: sentsibilizazioa; diagnosia eta ondorioak; planifikazioa (helburuak zehaztu, ekintzak proposatu eta burutzen saiatu); eta, azkenik, ebaluazioa.

Partaideak

  • Bizikidetza Batzordea
      • Lukas Rodriguez: zuzendaria.
      • Fatima Baskaran: orientatzailea.
      • Nerea Etxano: DBH 1. zikloko irakaslea eta zuzendaritzako ordezkaria.
      • Ana Zabaleta: DBH 2. zikloko eta Batxilergoko irakaslea.
      • Imanol Alberdi: DBH 2. zikloko eta Batxilergoko irakaslea, eta Proiektuaren koordinatzailea.

  • Bizikidetza Behatokia (osatzeko dago).
  • Eskola-estamentuetako nornahi: estamentuetako bileretan, hitzaldietan, proposamenetan, ekintza edota jardunaldi jakinetan, esperientzia trukean...
  • Udala: behintzat, proiektuaren jakinaren gainean egongo da eta parte hartzeko gonbitea egingo zaio.

Bilerak

    • Bizikidetza Batzordea: asteartero 12:00etan
    • Bizikidetza Behatokia: hiruhilabetean behin, gutxienez (beharbada, maizago).

Helburuak:

Urteko helburu orokorrak bi dira:

  • Bizikidetzaren Behatokia sortzea
  • Bizikidetza Plana egitea

Helburu zehatzak honakoak:

    • Bizikidetza Behatokiaren kasuan:
      • Proiektua estamentu guztiei aurkeztu eta azaltzea
      • Koordinazio taldea sortzea
      • Denon parte hartzea sustatzea
      • Funtzioak zehaztea
      • Bere lana aurten abian jartzea
    • Bizikidetza Planaren kasuan:
      • Bizikidetza  Batzordea sortzea
      • Eskola komunitatea sentsibilizatzea
      • Diagnostikoa egitea
      • Plangintza osatu eta abian jartzea
      • Prozesuaren ebaluazioa egitea

Ekintzak eta tenporalizazioa

Helburu bakoitzaren harira, hainbat ekintza proposatzen dira.

  • Behatokiari dagokionez:
    • Proiektuaren aurkezpena: irakasleei klaustroan, ikasleei tutoretza saioetan, gurasoei Eskola Kontseiluan eta bestelako pertsonalari bilera batean. → ikasturte hasieran
    • Koordinazio taldearen sorrera: eskola kontseiluaren bitartez, estamentu guztietako partaideen ordezkaritzarekin (bakoitzetik bina-edo). → ikasturte hasieran
    • Parte hartzearen sustapena: Behatokian estamentu guztiak ordezkatuta egongo dira. Hortaz, guztion bilgune eta tresna eraginkor bihurtu nahi da: eztabaidagune, aholkugune... →  ikasturte hasieran
    • Propio Behatokia sortu. →  ikasturte hasieran
    • Funtzioen zehaztapena: bizikidetza plangintza adostu, onetsi eta jarraipena egin, estamentu guztien proposamenak jaso eta bideratuz. →  ikasturtean zehar
  • Batzordeari dagokionez:
    • Batzordea sortzea: lauzpabost irakaslek osatua: irakasmaila desberdinetakoak, zuzendaritzaren ordezkariren bat eta orientatzailea. → egina
    • Sentsibilizazioa:
      • Esparru teoriko komuna adostu: zer da bizikidetza? zer gatazka?... → 1. hiruhilabetean eta ikasturtean zehar
      • Hausnarketarako tresnak eskaini: esperientziak, dokumentuak, txostenak... → ikasturtean zehar
      • Adituren bat ekarri. → ikasturtean zehar
      • Udaleko arduradunari planaren berri eskaini eta aportazioak eskatu. → planaren zirriborroa egindakoan
    • Diagnostikoa:
      • Diagnostikoa burutzeko tresnak sortu eta erabili; estamentuka: →1. hiruhilabetean
        • Irakasleekin: iazko Bizikidetzako ikastaroko emaitzez baliatu.
        • Ikasleekin: galde-sorta edo inkesta.
        • Gurasoekin: Arartekoak egindako ikerketaz baliatu.
        • AZP: galde-sorta.
      • Ondorioak atera: egonezin eta gatazken kausak identifikatu. →1. hiruhilabetean
    • Plangintza:
      • Behatokiaren bilerak planifikatu. → ikasturte hasieran
      • Estamentuka egin behar diren lan-bilerak planifikatu. → ikasturte hasieran
      • Gatazka-kausen identifikazioa helburuak finkatzeko baliatu. → diagnostikoaren ondoren
      • Urteko helburuak zehaztu eta hauen artetik lehentasunak markatu. → diagnostikoaren ondoren
      • Barne-araudia berrikusi. → 2. hiruhilabetetik aurrera
      • Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berria araudian integratu. → ikastetxera iritsi ahala
      • Prebentzio eta konponbide estrategiak eskaini. → ikasturtean zehar
      • Esperientzia trukaketak, hitzaldiak, etab.eskaini. → ikasturtean zehar
    • Ebaluazioa:
      • Helburuak: → ikasturte amaieran
        • Helburuen egokitasuna eta bideragarritasuna konprobatu.
        • Helburuen betetze maila neurtu.
        • Hauen egokitzapena proposatu.
        • Datorren ikasturterako lehentasunak markatu.
      • Ekintzak: → bakoitza burutu ahala eta ikasturte amaieran
        • Lan-bileren betetze maila neurtu.
        • Ekintzen egokitasuna eta bideragarritasuna konprobatu.
        • Ekintzen betetze maila neurtu.
        • Datorren ikasturterako hauen egokitzapena proposatu
      • Memoria egin. → ikasturte amaieran

 

  1. Baliabideak
  • Berritzegunea: aholkulariak eta hileroko mintegiak.
  • Koordinatzaileen prestakuntza jardunaldiak (Lasarteko Berritzegunean).
  • Beste ikastetxeetako esperientziak.
  • Adituen txostenak, dokumentazioa, etab. (GEUZ taldea...)
  • Adituen hitzaldiak (zehazteko).
  • Web guneak eta blogak:
  • Ikastetxeko Barne-Arautegia.
  • Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berria.
  • Bullyng kasuetarako protokoloa.
  • “A moduluko” ikastaroko ondorio-txostena (Berritzegunekoa).
  • Arartekoaren ikerketaren ondorio-txostena (2005-06?).
  • Inkesta eta galde-sortak (batik bat ikasleentzako).
  • Eskola-estamentu desberdinetako kideek eskain dezaketen edozer.

 
Comenius 2007-2009 Proiektuaren memoria eta argazkiak
2009/05/14
Comenius proiektuarekin Errumaniara joan diren ikasleen txostena
2006/05/31 17:26:17
Comenius proiektukoak Errumaniara joan dira
2006/04/05 15:29:47
 
 
         
   
Mutrikuko Institutua: Proiektuak
Telefonoa:
943603545.