Izenburua: “Ready, steady, go!” “Prest, erne, !”
Proiektu berri hau lankidetzan aurrera aterako dugu Italiako Campofelice di Roccellako Istituto Comprensivo (lerro hauek idazteko unean ikastetxe hau dudan dago), Martinikako Bellevue High School eta Txekiako Uherske Hradisteko Gymnazium irakasle eta ikasleekin, Mutrikuarrok koordinazio lanak burutuko ditugularik.
Proiektu honen gai nagusia orientazio kirola bada ere, berari esker ikasleak gai izango dira inguru desberdinak ezagutzeko (urbanoak zein hirietatik kanpokoak) ibilbideak prestatu eta jolastu egin beharko dituztelako. Europar izaeraren ezaguera hobetuko dute, herri desberdinak ezagutzen eta kirolaren benetako balioak esperimentatuko dituzte euren adineko lagunekin ibilbideak prestatzen eta jolasten. Espero dugu beraien ingurugiroaren pertzepzioa hobetuko dutela behaketak, konparazioak eta sailkatzen teknikak egin eta erabiliko dituztelako.
Transbertsalitatea erabiliz kurrikulumaren hainbat irakasgai (geografia, matematikak, adierazpen grafikoa, gorputz hezkuntza, biologia eta gelogia eta ingelesa) erabiliz proiektua gauzatuko dugu. |