Irakasle arduradunak: Ana Zabaleta, Idoia Aranburu
Ikasle partaideak: DBHko guztiak
HELBURUAK:
- Garapen iraunkorraren ideiaren inguruan hezitzea.
- Energiaren erabileraz eta bere problematikaz kontzientzia hartzea.
- Energiaren erabilera arrazionalerako errespetuzko konpromisoak bereganatzea.
- Energiaren kudeaketa arduratsuagoa eta eraginkorragoa izan dadin bai ikastetxean eta bai herrian partehartze jarrerak bultzatzea.
PROIEKTUAREN EKINTZAK:
- CURRICULUMAREN BERRIKUNTZA: Ikasgai desberdinetan gaia txertatu.
- ESKOLAREN KUDEAKETA JASANGARRIA: ikastetxeko diagnostikoa egin eta hobekuntza planak gauzatu.
- KOMUNITATEAN PARTE HARTZEA: Herriko diagnostikoa egin eta hobekuntza proposamenak Udal Plenora eraman.
BILTZEKO ORDUA:
Ostegunetan 09:00etatik 11:00etara.
Non: Eibarren, Debegesan.
Norekin: CEIDA ko koordinadorearekin eta proiektuan parte hartzen duten Debabarreneko ikastetxeekin. |