Aduraduna: Imanol Alberdi
Justifikazioa
Gure Institutuan bizikidetza proiektuaren beharraz gero eta kontzienteago gara. Ez alferrik, ikastetxearen azken urteetako ibilbideak berak horretara bultzatzen gaituela esan daiteke. Hona horretarako arrazoi batzuk:
- Kalitate proiektua: urte batzutatik hona indarrean duguna. Honi lotuta, elkarbizitza-programak hezkuntza-kalitatearen zutabeetako bat izan beharko luke.
- Barne-arautegia: argitaratzear dagoen ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berrira egokitu behar dugu. Arautegia berraztertzea da proiektuaren egiteko garrantzitsuenetakoa.
- Orokorrean, arazo gehiegirik gabeko institutua izan arren, irakasleen lanaren zailtasuna hazten doa: etorkinak direla, errepikatzaileak direla, etab. Egoera hauek ekar ditzaketen prebentzio- edota konponbide-lana funtsezkoa da.
Hona, beste hitz batzuetan, honek guztiak azaleratzen dizkigun beharrak:
- Gatazken prebentzio programa sustatu beharra, lehendik dauden neurriak doituz eta egokituz. Gatazka gune eta iturri ohikoenak identifikatu eta tratatu beharra.
- Indarkeria kasuei aurre egiteko plangintza eta protokoloak egokitu beharra
- Barne-arautegia berrikusi beharra.
- Honetan guztian, gure hezkuntza komunitatea osatzen duten estamentu guztien partaidetza eta inplikazioaren beharra.
Deskripzioa
Bizikidetza proiektua arestian aipatutako premia horien ondorio da. Bere funtsa zera da: ikastetxean lanerako, ikasteko eta lagunarterako giro egokia sustatzeko markoa eskaintzea.
Hau abian jartzeko bi talde sortuko dira: alde batetik, Bizikidetza Batzordea (irakasle multzo batek osatua, proiektuaren plangintza egingo duena); beste aldetik, Bizikidetza Behatokia (ikastetxeko estamentu guztiez ordezkatua, plangintza onartu eta bere jarraipena eta aholku-lana burutuko duena).
Proiektuaren plana honako faseotan banatuko da: sentsibilizazioa; diagnosia eta ondorioak; planifikazioa (helburuak zehaztu, ekintzak proposatu eta burutzen saiatu); eta, azkenik, ebaluazioa.
Partaideak
- Lukas Rodriguez: zuzendaria.
- Fatima Baskaran: orientatzailea.
- Nerea Etxano: DBH 1. zikloko irakaslea eta zuzendaritzako ordezkaria.
- Ana Zabaleta: DBH 2. zikloko eta Batxilergoko irakaslea.
- Imanol Alberdi: DBH 2. zikloko eta Batxilergoko irakaslea, eta Proiektuaren koordinatzailea.
- Bizikidetza Behatokia (osatzeko dago).
- Eskola-estamentuetako nornahi: estamentuetako bileretan, hitzaldietan, proposamenetan, ekintza edota jardunaldi jakinetan, esperientzia trukean...
- Udala: behintzat, proiektuaren jakinaren gainean egongo da eta parte hartzeko gonbitea egingo zaio.
Bilerak
- Bizikidetza Batzordea: asteartero 12:00etan
- Bizikidetza Behatokia: hiruhilabetean behin, gutxienez (beharbada, maizago).
Helburuak:
Urteko helburu orokorrak bi dira:
- Bizikidetzaren Behatokia sortzea
- Bizikidetza Plana egitea
Helburu zehatzak honakoak:
- Bizikidetza Behatokiaren kasuan:
- Proiektua estamentu guztiei aurkeztu eta azaltzea
- Koordinazio taldea sortzea
- Denon parte hartzea sustatzea
- Funtzioak zehaztea
- Bere lana aurten abian jartzea
- Bizikidetza Planaren kasuan:
- Bizikidetza Batzordea sortzea
- Eskola komunitatea sentsibilizatzea
- Diagnostikoa egitea
- Plangintza osatu eta abian jartzea
- Prozesuaren ebaluazioa egitea
Ekintzak eta tenporalizazioa
Helburu bakoitzaren harira, hainbat ekintza proposatzen dira.
- Behatokiari dagokionez:
- Proiektuaren aurkezpena: irakasleei klaustroan, ikasleei tutoretza saioetan, gurasoei Eskola Kontseiluan eta bestelako pertsonalari bilera batean. → ikasturte hasieran
- Koordinazio taldearen sorrera: eskola kontseiluaren bitartez, estamentu guztietako partaideen ordezkaritzarekin (bakoitzetik bina-edo). → ikasturte hasieran
- Parte hartzearen sustapena: Behatokian estamentu guztiak ordezkatuta egongo dira. Hortaz, guztion bilgune eta tresna eraginkor bihurtu nahi da: eztabaidagune, aholkugune... → ikasturte hasieran
- Propio Behatokia sortu. → ikasturte hasieran
- Funtzioen zehaztapena: bizikidetza plangintza adostu, onetsi eta jarraipena egin, estamentu guztien proposamenak jaso eta bideratuz. → ikasturtean zehar
- Batzordeari dagokionez:
- Batzordea sortzea: lauzpabost irakaslek osatua: irakasmaila desberdinetakoak, zuzendaritzaren ordezkariren bat eta orientatzailea. → egina
- Sentsibilizazioa:
- Esparru teoriko komuna adostu: zer da bizikidetza? zer gatazka?... → 1. hiruhilabetean eta ikasturtean zehar
- Hausnarketarako tresnak eskaini: esperientziak, dokumentuak, txostenak... → ikasturtean zehar
- Adituren bat ekarri. → ikasturtean zehar
- Udaleko arduradunari planaren berri eskaini eta aportazioak eskatu. → planaren zirriborroa egindakoan
- Diagnostikoa:
- Diagnostikoa burutzeko tresnak sortu eta erabili; estamentuka: →1. hiruhilabetean
- Irakasleekin: iazko Bizikidetzako ikastaroko emaitzez baliatu.
- Ikasleekin: galde-sorta edo inkesta.
- Gurasoekin: Arartekoak egindako ikerketaz baliatu.
- AZP: galde-sorta.
- Ondorioak atera: egonezin eta gatazken kausak identifikatu. →1. hiruhilabetean
- Plangintza:
- Behatokiaren bilerak planifikatu. → ikasturte hasieran
- Estamentuka egin behar diren lan-bilerak planifikatu. → ikasturte hasieran
- Gatazka-kausen identifikazioa helburuak finkatzeko baliatu. → diagnostikoaren ondoren
- Urteko helburuak zehaztu eta hauen artetik lehentasunak markatu. → diagnostikoaren ondoren
- Barne-araudia berrikusi. → 2. hiruhilabetetik aurrera
- Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berria araudian integratu. → ikastetxera iritsi ahala
- Prebentzio eta konponbide estrategiak eskaini. → ikasturtean zehar
- Esperientzia trukaketak, hitzaldiak, etab.eskaini. → ikasturtean zehar
- Ebaluazioa:
- Helburuak: → ikasturte amaieran
- Helburuen egokitasuna eta bideragarritasuna konprobatu.
- Helburuen betetze maila neurtu.
- Hauen egokitzapena proposatu.
- Datorren ikasturterako lehentasunak markatu.
- Ekintzak: → bakoitza burutu ahala eta ikasturte amaieran
- Lan-bileren betetze maila neurtu.
- Ekintzen egokitasuna eta bideragarritasuna konprobatu.
- Ekintzen betetze maila neurtu.
- Datorren ikasturterako hauen egokitzapena proposatu
- Memoria egin. → ikasturte amaieran
- Baliabideak
- Berritzegunea: aholkulariak eta hileroko mintegiak.
- Koordinatzaileen prestakuntza jardunaldiak (Lasarteko Berritzegunean).
- Beste ikastetxeetako esperientziak.
- Adituen txostenak, dokumentazioa, etab. (GEUZ taldea...)
- Adituen hitzaldiak (zehazteko).
- Web guneak eta blogak:
- Ikastetxeko Barne-Arautegia.
- Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berria.
- Bullyng kasuetarako protokoloa.
- “A moduluko” ikastaroko ondorio-txostena (Berritzegunekoa).
- Arartekoaren ikerketaren ondorio-txostena (2005-06?).
- Inkesta eta galde-sortak (batik bat ikasleentzako).
- Eskola-estamentu desberdinetako kideek eskain dezaketen edozer.
|