HELDU KORRIKARI
Oilarrak kukurukuz
Ozenki hor küküruküz
Herri hontan zer ote da?
Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Ibiliz goitik behera
Karrantzatik Iruñera!
Mendez mende euskalduna
Izan da Euskara-duna
Aitzina egin beza!
Herria da gorputza
Hizkuntza aldiz bihotza
Xalbadorren mezua
Herri honen oihua!
Hitza pitz ahoz-aho
Erabiliz egunero
Mendi puntatik ibaira
Nortasunaren mintzaira...
Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Erabiliz barra-barra
Karrantzatik Iruñera!!
"Niko Etxart eta Hapa-hapa"
Entzuteko jo helbide honetara: http://www.korrika.org/kantabideoa.php