|
|
Koordinatzailea: Silvia Goiogana
Proiektuaren deskribapena:
1. Helburuak:
Ingelesa irakasteko planteamentu pedagogiko berrikoiak ("Content based", "Learner Autonomy" hizkuntzaren trataera integratua, konstruktibismoa) aztertu eta ezagutu ondores IES Mutrikuko 1.zikloan eta 2. zikloan egingo duten ikasleen behar pedagogikoei erantzun egokia ematea. Ikastetxe ikasgela eta ikasleen aniztasuna kontutan hartuz, edozein egoeratan, ingeles irakasleek behar dituzten baliabideak garatuko dute.
2. Lan-plana:
Durangoko Berritzegunean eta Lasarteko Berritzegunean 15ean behin, asteartetan, 14:00tik-16:30etara, beste zentroetako ingeles irakasleekin batera lan egiteko.
Gure ikastetxeko mintegi bileretan hamabostean behin Durangoko formakuntza ikastaroari buruzko informazioa luzatuko da, emaitzak aztertzeko eta iradokizunak prestatzeko.
Hiruhilabetero zuzendaritzarekin saio bat antolatuko da emaitzen berri jakiarazteko.
3. Ekipoaren osaera eta antolamendua:
Berritzeguneko programatik proposatutako baliabide bibliografikoak.
Beste batzuk: erreferentzi liburuak, hiztegi enziklopedikoak, mapak, "resource" liburuak, hiztegi elebidunak eta elebakarra, multimedia programak,...
Material fungible: fotokopiak, kuadernoak, fitxak, posterrak...
Bidaiak: Mutrikutik Durangoko/Lasarteko berritzegunera.
Denboralizazioa:
2007-08 ikasturtea
Mutrikuko Institutuan DBHko 2. zikloko 3.-4. mailan luzatuko dugu proiektua (1. ziklo osoan emateaz gain). Beraz, DBH osoan proiektu hau landuko da.
Parte hartuko duten irakasleen izenak:
Silvia Goiogana, Jon Iñaki Markes (DBHko 2. zikloko irakasleak), Irune Erkiaga (DBHko 1. zikloko irakaslea)
Ezinbestekoa da aholkularien laguntza eta beste eskoletako informazioa trukatzea. Horretarako, Berritzegunean egiten diren bilerak oso garrantzitsuak direla uste dugu.
4. Jarraipen eta ebaluazio prozesua:
1. zikloko esperientzia jaso ondoren eta emaitzak positiboak izanik, erabakitzen da 2. zikloan zabaltzea.
|
|
Comenius 2007-2009 Proiektuaren memoria eta argazkiak |
| 2009/05/14 |
Comenius proiektuarekin Errumaniara joan diren ikasleen txostena |
| 2006/05/31 17:26:17 |
Comenius proiektukoak Errumaniara joan dira |
| 2006/04/05 15:29:47 |
| |
| |
|