|
|
ENPRESA SIMULATUA: “eginez ikasi” |
|
Orain dela urte batzuk Mutrikuko Institutua SEFED programan (SIMULACION DE EMPRESAS CON FINES EDUCATIVOS) sartu zen. Estatuan 182 enpresa simulatu daude dagoeneko eta nazioartean guztira 8.259 enpresa dira.
SEFED programak eratua du nazioarteko sarea hainbat ikastetxekin. Bertan, ikastetxe bakoitzak, enpresa simulatuak sortu du, gure kasuan MUTRIKU ITSAS KONTSERBAK SAS eta enpresa guztien artean merkataritza harremanak lantzen dira, bere produktu edo zerbitzuak salduz.
Horrek suposatzen du, ikasleek bere enpresa antolatu behar dutela, eta enpresen artean sortzen diren erlazio komertzialak kudeatu behar dituztela, benetako enpresa bat izango balitz bezala (administrazio eta merkataritza prozesuak, dokumentuak, komunikazioak, artxiboa eta abar).
Enpresen arteko harremanak, teknologia berriaren bidez izaten dira, batez ere, internet eta posta elektronikoaz.
Gela departamentu desberdinetan antolatuta dago: Harrera, Salmentak, Erosketak, Kontabilitatea eta Giza Baliabideak, hain zuzen ere. Urtean zehar, ikasleak departamentu guztietatik pasatzen joanten dira, bere formakuntza teoriko-praktikoa lantzeko.
2009-2010 ikasturteko helburuak:
- Benetako enpresaren jarduera ekonomikoak enpresa simulatuaren bidez gauzatzea.
- Enpresaren produktuaren ekoizpena ezagutzea: prozesua, lehengaiak, salmenta-teknikak,...
- Beste ikastetxeko ikasleekin harremanak sendotzea.
- Enpresen beharrei erantzuteko hezkuntza-metodologi bat ezartzea, ikasleek lan-munduan sartzeko aukera gehiago izan dezaten.
- Internet eta posta-elektronikoa tresna arruntak bihurtzea ikasleentzat.
- Teknologia berrien erabilera sendotzea
Aduraduna: Marijo Ipina
|
|
|
|
|
|
Comenius 2007-2009 Proiektuaren memoria eta argazkiak |
| 2009/05/14 |
Comenius proiektuarekin Errumaniara joan diren ikasleen txostena |
| 2006/05/31 17:26:17 |
Comenius proiektukoak Errumaniara joan dira |
| 2006/04/05 15:29:47 |
| |
| |
|