Balantza (osoak)

Pentsa dezakezu ekuazio bat adierazpen biren arteko oreka bat dela, balio ezezagun baterako gertatzen dena. Aplikazioan, balio ezezagun bat dago, balantzaren platerak orekatzen dituena.

 

Lehenengo, erabili balantzaren azpiko gurpilak ekuazioaren adierazpen biak plateretan jartzeko, bata batean eta bestea bestean.

 

Ondoren, murriztu ahal denik eta gehien plateren edukia (ahal baldin bada, behintzat).

 

Kendu "-x" duten objektu guztiak, bakar bat ere utzi gabe. Gogoan izan kopuru bera kendu behar duzula plater bietatik: gurpil bat biratzen baduzu, kolore bereko beste gurpilean biraketa berdina egin behar duzu.

 

"-x" motako kaxak eta globoak kendu ostean; erraz utzi ahal izango duzu plateretako bat kaxekin bakarrik. "-1" motako globoak kentzeko, unitate positiboak batu beharko dituzu plater bietan.

 

Behin ekuazioa laburtuta, plater biak konparatzea aski da "x"-ren balio ezezaguna zein den jakiteko. Adibidez, -5 = 3x geratu bazaigu, "x" kaxa bakoitzaren pisua -5/3 izango da.

 

Idatzi zeure soluzioa kalkulu-orriaren B1 gelaxkan. Zuzena den ala ez, D1 gelaxka irekiz jakingo duzu. Kasu horretan, bultzatu tekla beste ekuazio batera igarotzeko.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriagoa. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.