Balantza (arruntak)

Adierazpen biren arteko oreka bailitzan imajina dezakezu ekuazio bat, balio ezezagun baterako gertatuko den oreka. Aplikazioan, balio ezezagun bat dago "x" balantzaren bi platerak orekatuko dituena.

 

Lehenengo, balantzaren azpiko gurpilak erabili ekuazioaren adierazpen biak plateretan kokatzeko, bata batean eta bestea bestean.

 

Ondoren, murriztu plateren edukia ahal denik eta gehien (ahal bada behintzat).

 

Horretarako, kendu "x" eta "1" motako kaxak, baina kontuan izan, mota bereko (x edo 1) kaxa kopuru bera kendu behar duzula plater bietan, balantza ez desorekatzeko: gurpil bat biratzen baduzu, kolore bereko beste gurpilarekin ere biraketa berdina egin behar duzu. Horrela, plateretako batean "x" kaxak baino ez dituzu izango.

 

Behin ekuazioa laburtuta, aski da plater biak konparatzea "x"-ren ezkutuko balioa zein den jakiteko. Adibidez, 5=3x geratu bazaizu, "x" kaxa bakoitzaren pisua 5/3 izango litzateke.

 

Idatzi lortu duzun soluzioa kalkulu-orriaren B1 gelaxkan. Eta zuzena den ala ez, D1 gelaxka irekiz jakingo duzu. Kasu horretan, sakatu beste ekuazio batera igarotzeko.

 

Sentitzen dugu, GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriagoa. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

 

 








Hasi Creative Commons License Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza