Itsasontziak lainotzan

Itsasontzi bi, Albatros eta Buitre, abiadura eta norabide konstantean ari dira nabigatzen, lainotzan. Kostako zaintze-radarrak detektatu ditu A1 eta B1 posizioetan, hurrenez hurren. Minutu baten ostean, beste posizio hauetan daude A2 eta B2 posizioetan. Bietako batek ere ez badu abiadura edo norabidea aldatzen, joko al dute elkar? Noiz eta non?

 

Lehenengo ahalegindu problema laguntzarik gabe ebazten. Ikusi jatorrizko posizioan itsasontziek zentroak A1 eta B1 puntuetan dituztela, hurrenez hurren. Luzera unitatea radarraren pantailan metroa da. Laguntza behar izanez gero, aplikazioaren kalkulu-orrian aurkituko duzu problema ebazteko modu bat.

 

Problemaren ebazpenean eragina dute itsasontzien jatorrizko neurriek (eslora) eta itsasontzien posizioek t=0 eta t=1 uneetan. Alda ditzakezu datu horiek (horretarako, kontuan izan jatorrizko posizioen koordenatuak 25 metrotik 25 metrora doazela). Adibidez, zer gertatuko litzateke A2 (825,200) posiziora igaroko balitz eta B2 (125,335) posiziora?

 


Sakatu irudi honen gainean
erabiltzeko jarraibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebraren appleta ezin izan da hasi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriagoa. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

 

 

 


 


 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.