Sistema lineala

Aktibitate honetan, aukeratu ahal izango dituzu ebatzi behar duzun sistema lineala (a x + b y = c motako ekuazio bi edo baliokideak) eta ebazpen metodoa; gainera, urratsak ikusi ahal izango dituzu, eta emaitzak egiaztatu. Gogoratu, metodo bat aplikatzen hasi aurretik, agian ekuazioei ukituak egin beharko dizkiezula arinago; adibidez, parentesiak kentzea eta gaiak ordenatzea.

 

Gogoratu, halaber, ekuazioei esker zatikiekin lan egitea saihestu dezakezula. Zatikiak agertuko balira, biderka ezazu ekuazio osoa izendatzaileen biderkadurarekin, eta zatikiak zenbaki oso bihurtuko dituzu, edo biderka ezazu izendatzaileen multiplo komunetako txikienarekin, hori buruz kalkulatzea erraza bada.

 


Sakatu irudi honen gainean
informazio gehiago lortzeko

 

Argibideak: Sistema bat sartzeko, ekuazioak banan-banan sartuko ditugu sarrera-barratik, eta bakoitzari izen bat esleituko diogu. Lehen ekuazioari, adibidez, e1. Adibidea:

 e1: 2x- 3y = 3  

(edo horren baliokideren bat; adibidez: e1: y = 2x/3 -1), eta, gero, bigarren ekuazioa sartzen da beste izen batekin: e2. Adibidez:

 e2: 3x—y = 1

Oharrak:

  • Zuzenak paraleloak izan edo elkarren gainean egon, bertikalak izan edo horizontalak, ebazpena berbera da kasu guztietan.

  • Koefiziente arrazional ez osoekin sartuz gero ekuazioa, aplikazioak, automatikoki, koefiziente osoak dituen ekuazio baliokide bat erakutsiko du.

  • Sarrera-barran sartu dituzun ekuazioak berreskuratzeko, egin klik barra horretan, edo sakatu tekla hauek: ↑ eta ↓.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

 

 

 


 


 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.