Baturaren karratua

Zenbakien oinarrizko propietate batzuk aplikatuz, hau erraz froga daiteke:

 

"Baturaren karratua karratuen batura GEHI biderkaduraren bikoitza da"

 

Hau da, zenbakien baturaren karratua egitea eta zenbakien karratuen baturari bien arteko biderkaduraren bikoitza batzea gauza bera dela.

 

Zenbaki horiei "a" eta "b" izenak emanez, esandakoaren frogapen bat hauxe izan daiteke: (a + b)(a + b) = aa + ab + ba + bb = a2 + 2ab + b2

 

Orain, geometrikoki frogatuko dugu identitate nabarmen hori: (a + b)2 =  a2 + b2 + 2ab

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriagoa. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugitu puntuak segmentuen "a" eta "b" luzerak aldatzeko. Irudi osoa karratua izango da beti. Zergatik? Zein da karratuaren alde bakoitzaren neurria?

  2. Aurreko ataletik badakizu karratuaren aldearen neurria. Zein da irudi osoaren azalera? Idatzi zeure koadernoan:  "Azalera osoa da ...... cm2".

  3. Orain begiratu irudia osatzen duten 4 zatiei. Adierazi lau azaleren batura modurik laburrenean. Idatzi zeure koadernoan:  "Azalera osoa hauen batura ere bada ........................................ cm2".

  4. Aurreko galderei emandako erantzunetatik zer ondorio atera dezakezu?

  5. Mugitu irristailua 3 balio hartzen duen arte. Zein da irudi osoa hartzen duen karratuaren aldearen neurria?

  6. Aurreko ataletik badakizu karratuaren aldearen neurria zein den. Zein da irudi osoaren azalera? Idatzi zeure koadernoan:  "Azalera osoa da ...... cm2".

  7. Orain, begiratu irudia osatzen duten 9 zatiei. Adierazi bederatzi azaleren batura modurik laburrenean. Idatzi zeure koadernoan:  "Azalera osoa hauen batura ere bada ........................................ cm2".

  8. Aurreko galderei emandako erantzunetatik zer ondorio atera dezakezu?

  9. Mugitu irristailua 4 balio hartzen duen arte. Zein da irudi osoa osatzen duen karratuaren aldearen neurria?

  10. Aurreko atalean atera duzun karratuaren aldearen neurria jakinda. Zein da irudi osoaren azalera? Idatzi zeure koadernoan:  "Azalera osoa da ...... cm2".

  11. Orain, begiratu irudia osatzen duten 16 zatiei. Adierazi hamasei azaleren batura modurik laburrenean. Idatzi zeure koadernoan:  "Azalera osoa hauen batura ere bada ........................................ cm2".

  12. Aurreko galderei emandako erantzunetatik zer ondorio atera dezakezu?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.