Diagonalak

Zenbat diagonal ditu 100 aldeko poligono batek? Banan-banan zenbatzea ez da, ziur asko, ideia ona.

 

Zenbatu beharrean, diagonal kopurua kalkulatu ahal izango dugu diagonalak "zelan" eraikitzen diren aztertuta.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Zenbat diagonal ditu karratu batek? Zenbat diagonal ateratzen dira erpin beretik?

  2. Zenbat diagonal ditu pentagono batek? Zenbat diagonal ateratzen dira erpin beretik?

  3. Zenbat diagonal ditu hexagono batek? Zenbat diagonal ateratzen dira erpin beretik?

  4. Zenbat diagonal aterako dira dekagono baten erpin bakoitzetik? Egiaztatu aplikazioarekin.

  5. Poligono batean 19 diagonal ateratzen badira erpin batetik; zenbat aldekoa da poligonoa?

  6. Zenbat diagonal aterako dira 30 aldeko poligono baten erpinetako bakoitzetik?

  7. Zenbat diagonal izango ditu, orduan, guztira, dekagono batek? Kontuz! Erantzun zuzena ez da 70. Erabili aplikazioa egiaztatzeko.

  8. Gauss-en lehenengo lan garrantzitsuetako bat, 19 urterekin egina, hauxe izan zen: frogatzea 17 aldeko poligono erregular bat erregelarekin eta konpasarekin eraiki zitekeela. Zenbat diagonal ditu, guztira, ezaugarri horiek dituen poligonoak? Egiaztatu zenbaki hori aplikazioarekin.

  9. Zenbat diagonal aterako dira N aldeko poligono baten erpinetako bakoitzetik?

  10. Zenbat diagonal izango ditu, orduan, guztira, N aldeko poligono batek?

  11. Aurreko azterketan erabili dituzun poligono guztiak erregularrak izan dira. Aplika dezakezu formula bera poligono irregular batean? Arrazoitu erantzuna.

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.