Lauzak jartzen

Andres korridoreak (pasilloak) diseinatzen ari da, zoru-lauza (baldosa) zurizko eta urdinezko ilarekin zorua estaltzeko. Hauek dira diseinuetako batzuk:

 

         

 

Orain, diseinuetako bakoitzerako behar duen zoru-lauza kopurua arin jakiteko modua aurkitu nahi du. Aplikazio honekin lagunduko diogu Andresi kalkulu arinak egiteko formulak aurkitzen, eta zoru-lauza zuri eta urdinekin beste diseinu batzuk egiten.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)  

 

Galderak

  1. Egin klik 1. diseinua dakarren laukitxoan. Oso diseinu sinplea da: Zoru-lauza zurizko ilara bat zoru-lauza urdinezko bi ilararen artean. Mugitu irristailua egiaztatzeko. Behar dugun zoru-lauza urdinen kopurua kalkulatuko dugu, jarritako zoru-lauza zurien kopuruaren funtziopean. Horretarako, osatu honako taula hau. Erabili irristailua kalkuluak egiteko. Balio-taula egiaztatzeko, egin klik aplikazioaren Erakutsi balio-taula laukitxoan.

Zoru-lauza zurien kopurua 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20
Zoru-lauza urdinen kopurua                      
  1. Zenbat zoru-lauza urdin beharko genituzke 60 zoru-lauza zuri dituen korridore baterako? Eta 80 dituenerako? Azaldu zelan egin dituzun kalkuluak.

  2. Izan bedi b zoru-lauza zurien kopurua eta a zoru-lauza urdinena. Idatzi a eta b lotuko dituen formula, hau da, idatzi zoru-lauza urdinen kopurua zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan emango digun formula. Osatu:

a = ………

  1. Zer balio har ditzake b-k? Eta a-k? Egiaztatu zure formula taulako balio-bikote batzuekin.

  2. Desaktibatu 1. diseinua, eta aktibatu 2. diseinua. Orain, diseinua alderantzizkoa da: Zoru-lauza urdinez osaturiko ilara bat zoru-lauza zuriz osaturiko bi ilararen artean. Behar dugun zoru-lauza urdinen kopurua jarritako zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan kalkulatuko dugu. Eraiki balio-taula. Erabili irristailua kalkuluak egiteko. Balio-taula osatu ondoren, egiaztatzeko, egin klik aplikazioaren Erakutsi balio-taula laukitxoan.

    Zoru-lauza zurien kopurua                      
    Zoru-lauza urdinen kopurua                      
  3. Zenbat zoru-lauza urdin behar ditugu 60 zoru-lauza zuri dituen korridore baterako? Eta zoru-lauza zuriak 36 balira? Azaldu zelan egin dituzun kalkuluak.

  4. Ipin dezakegu edozenbat zoru-lauza zuri? Arrazoitu erantzuna.

  5. Izan bedi b zoru-lauza zurien kopurua eta a zoru-lauza urdinena. Idatzi a eta b lotuko dituen formula, hau da, zoru-lauza urdinen kopurua zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan emango digun formula. Osatu:

    a = ………

  6. Egiaztatu zure formula taulako balio-bikote batzuekin.

  7. Desaktibatu 2. diseinua eta aktibatu 3. diseinua. Mugitu irristailua, eta begiratu zer-nolako diseinua den. Behar dugun zoru-lauza urdinen kopurua jarritako zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan kalkulatuko dugu. Horretarako, osatu honako taula hau. Erabili irristailua kalkuluak egiteko. Balio-taula osatu ondoren, egiaztatzeko, egin klik aplikazioaren Erakutsi balio-taula laukitxoan.

    Zoru-lauza zurien kopurua                      
    Zoru-lauza urdinen kopurua                      
  8. Zenbat zoru-lauza urdin behar ditugu 18 zoru-lauza zuri dituen korridore baterako? Eta zoru-lauza zuriak 50 balira? Azaldu zelan egin dituzun kalkuluak.

  9. Izan bedi b zoru-lauza zurien kopurua eta a zoru-lauza urdinena. Idatzi a eta b lotuko dituen formula, hau da, zoru-lauza urdinen kopurua zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan emango digun formula. Osatu:

    a = ………

  10. Zer balio har ditzake b-k? Eta a-k? Egiaztatu zure formula taulako balio-bikote batzuekin.

  11. Desaktibatu 3. diseinua, eta aktibatu 4. diseinua. Mugitu irristailua eta begiratu sortzen ari den diseinua. Behar dugun zoru-lauza urdinen kopurua jarritako zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan kalkulatuko dugu. Horretarako, osatu honako taula hau. Erabili irristailua kalkuluak egiteko. Balio-taula osatu ondoren, egiaztatzeko, egin klik aplikazioaren Erakutsi balio-taula laukitxoan.

    Zoru-lauza zurien kopurua                      
    Zoru-lauza urdinen kopurua                      
  12. Zenbat zoru-lauza urdin behar ditugu 60 zoru-lauza zuri dituen korridore baterako? Eta zoru-lauza zuriak 100 balira? Azaldu zelan egin dituzun kalkuluak.

  13. Ipin dezakegu edozenbat zoru-lauza zuri? Arrazoitu erantzuna.

  14. Izan bedi b zoru-lauza zurien kopurua eta a zoru-lauza urdinena. Idatzi a eta b lotuko dituen formula, hau da, zoru-lauza urdinen kopurua zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan emango digun formula. Osatu:

    a = ………

  15. Zer balio har ditzake b-k? Eta a-k? Egiaztatu zure formula taulako balio-bikote batzuekin.

  16. Diseinatu beste korridore batzuk zoru-lauza zuri eta urdinekin. Idatzi kasu bakoitzean zoru-lauza urdinen kopurua zoru-lauza zurien kopuruaren funtzioan emango dizun formula.

  17. Diseinatu 4 zoru-lauzako zabalera duen korridore bat, formula honekin bat datorrena: a = 3 b + 8.



 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.