Jardinerak

Gure udalean diseinu berriak aztertzen ari dira, oinezkoen kaleak jardinerekin eta zoru-lauzekin (baldosekin) apaintzeko. Horretarako, jardinera hexagonalak dituzte, eta, baldosa hexagonalekin inguratzean, mosaiko politak eratzen dituzte, honako honen modukoak:

 

 

Jakin nahi dute zenbat baldosa behar dituzten jardinera kopuru jakin baterako, eta hori emango dien formularen bila dabiltza. Lagunduko diezu bilatzen?

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)  

 

Galderak

  1. Egin klik 1. diseinuan. Mugitu irristailua, eta ikusi emaitza. Zenbat baldosa behar dira jardinera bakar baterako? Eta jardinera bi kokatuz gero? Eta hiru badira? Bildutako datuekin, bete honako taula hau:

Jardinera kopurua 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20
Baldosa kopurua                      
  1. Psealekuari jardinera bat gehitzen diozun bakoitzean, zenbat baldosa gehitu behar dizkiozu hura inguratzeko? Zer isla dauka datu horrek eraiki duzun taulan? Zer gertatzen da lehenengo jardineraren kasuan?

  2. Zenbat baldosa beharko genituzke 100 jardinera kokatuz gero? Azaldu hitzekin kalkulua egiteko jarraitu duzun prozedura.

  3. Erabili prozedura bera jardinera kopuru zehaztugabe baten kasuan. Aurkitu formula bat baldosa kopurua jardinera kopuruaren funtzioan emango diguna.

  4. Erabili aurkitu duzun formula 124 jardinera inguratzeko behar den baldosa kopurua kalkulatzeko.

  5. Desaktibatu 1. diseinua, eta aktibatu 2. diseinua. Jarraitu aurreko ataletako urratsak, baldosa kopurua jardinera kopuruaren funtzioan emango digun formula aurkitzeko.

  6. Desaktibatu 2. diseinua, eta aktibatu 3. diseinua. Errepikatu prozedura eta aurkitu baldosa kopurua jardinera kopuruaren funtzioan emango digun formula.

  7. 3. diseinua desaktibatu barik, aktibatu 1. diseinua. Konparatu bi diseinuak. Idatzi txosten labur batean atera dituzun ondorioak.

  8. Jardinera bakoitza 150 € kostatzen da, eta baldosa bakoitza 25 €, batean zein bestean kokatzeko eskulana barne dago. Zenbat kostatuko litzaiguke 15 jardinerako pasealeku bat 1. diseinuaren arabera? Eta 2. disenua erabiliz? Eta 3. diseinuarekin?

  9. Aurki zenezake formula bat, 1. diseinuaren arabera kokatutako jardineren eta baldosen kostu osoa kalkulatzeko balioko duena, jardinera kopuruaren funtzioan? Aurkitu formula bana beste bi diseinuetarako ere.

  10. Erabili aurreko formula kalkulatzeko zenbat kostatuko litzatekeen 100 jardinerako pasealeku bat, diseinuetako bakoitzean.

  11. 5000 €-ko aurrekontua dugu jardinerak eta baldosak jartzeko oinezkoen kale batean, aztertu ditugun diseinuen arabera. Idatzi txosten labur bat aukeratutako diseinuaren arabera lortuko genukeen emaitza azalduz (zeinetan edukiko genukeen jardinera gehiago, zeinetan gutxiago, zeinekin egingo genukeen pasealeku luzeago bat, zein egokitzen den ondoen daukagun aurrekontura…)

 



 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.