Laukizuzenak

Zenbat laukizuzen eratu daitezke lauki-sareko karratuekin? Marraztuta daude gutxi batzuk, baina, gai izango zinateke guztiak zenbatzeko, banan-banan?

 

Banan-banan zenbatzeak astuna eta aspergarria izan behar du. Horregatik, zerbait interesgarriagoa egingo dugu: metodo orokor bat bilatuko dugu, ez bakarrik lauki-sare horretan dagoen laukizuzen kopurua kalkulatzeko, baizik eta edozein lauki-saretan egon daitezkeenak zenbatzeko.

 

Beraz, formula bat aurkitu behar dugu, laukizuzen kopurua emango duena lauki-sarearen neurrien (luzetara zein zabaletara dauzkan karratuak) arabera.

 

Irristailuek lauki-sarearen neurriak aldatzeko aukera ematen dizute. Laukitxo bi dituzu: bata, laukizuzenen kopuru osoa ikusteko (karratuak ere laukizuzenak dira) lauki-sarearen tamainaren arabera; eta bestea, laukizuzenen zenbaketa sistematikoki egiteko.

 

Erabili aplikazioaren emaitzak zeure zenbaketa egiaztatzeko. Kontuan hartu helburua metodo orokorra bilatzea dela, formula bat, eta hori ez digu aplikazioak emango.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Aztertu kasu partikular errazagoak. Hasi errazenetik: Zenbat laukizuzen ditu 1 x 1 neurriko lauki-sareak? Eta 2 x 1 neurrikoak? Eta 3 x 1-ekoak? Eta 4 x 1-ekoak? Egin zeure kalkuluak, eta konparatu aplikazioak emandakoekin.

  2. Ahalegindu m x 1 neurriko lauki-sarean sor daitekeen laukizuzen kopurua m-ren funtzioan emango digun formula idazten.

  3. Aztertu, orain, 2 zabalerako eta luzera aldakorreko lauki-sareak. Zenbat laukizuzen era ditzakegu 2 x 2 neurriko lauki-sare batean? Eta 3 x 2 neurrikoan? Eta 4 x 2-koan?

  4. Bete sarrera bikoitzeko taula, goiburuan lauki-sarearen neurriak jarriz eta barruan, lortu dituzun emaitzak.

  5. Aztertu taula: ahalegindu bertan erregelaren bat edo erregulartasunen bat aurkitzen. Jakingo zenuke betetzen? Saiatu, egin zeure aierua.

  6. Egiaztatu aierua aplikazioarekin. Aurreikusi duzun emaitza da? Erantzuna baiezkoa bada, zorionak, formulatik hurbil zaude. Erantzuna ezezkoa bada, berrikusi taula eta egin beste aieru bat. Errepikatu prozesua emaitzak aplikazioak emandakoekin bat etorri arte.

  7. Itzuli aljebrara balio horiek lortzeko erabili duzun prozedura. Lortuko zenuke taula betetzen jarraitzeko formula orokorra?

  8. Probatu formula: egin kalkulu batzuk formularekin, eta egiaztatu emaitzak aplikazioarekin.

  9. Idatzi txosten bat ikerketaren berri ematen: problemaren enuntziatua, jarraitutako prozedura eta lortutako emaitzak.

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.