Poligono erregular beteak

Har ditzagun bi poligono erregular zentrokide. Poligono nagusiaren alde bakoitza poligono txikiaren aldea halako bi da. Poligono nagusiaren erpin guztiak txikiaren erpin guztiekin lotzen ditugunean, oso diseinu polita ateratzen da.  Baina, zenbat segmentu behar ditugu marrazteko?

 

Galdera horri erantzuna ematea erraza da poligonoak alde gutxi dituenean, baina alde askoko poligonoetan ia ezinezkoa da. Zenbatuz barik, segmentuak "zelan" eraikitzen diren arrazoituz kalkula daiteke zenbaki hori.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Zenbat segmentu behar ditugu bi triangeluren erpin guztiak lotzeko? Zenbat segmentu ateratzen dira erpin beretik?

  2. Zenbat segmentu behar ditugu bi karraturen erpin guztiak lotzeko? Zenbat segmentu ateratzen dira erpin beretik?

  3. Zenbat segmentu behar ditugu bi pentagonoren erpin guztiak lotzeko? Zenbat segmentu ateratzen dira erpin beretik?

  4. Zenbat segmentu ateratzen dira erpin beretik dekagono biren erpinak lotzen ditugunean? Egiaztatu aplikazioarekin.

  5. Zenbat segmentu behar ditugu bi dekagonoren erpin guztiak lotzeko?

  6. Zenbat segmentu ateratzen dira erpin beretik 30 aldeko bi poligonoren erpinak lotzen ditugunean?

  7. Zenbat segmentu ateratzen dira erpin beretik N aldeko bi poligonoren erpinak lotzen ditugunean?

  8. Zenbat segmentu behar ditugu, guztira, N aldeko bi poligonoren erpin guztiak lotzeko?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.