Segmentuak

Arrazonamendu induktiboak, lehenengo, kasu erraz gutxi batzuk aztertzen ditu, eta, gero, orokortu. Arrazonamendu induktiboarekin arin ezartzen dira emaitza berriak frogatzera eraman gaitzaketen aieru edo estrategiak.

 

Alta, ziurtatu behar dugu gure indukzioak (zenbakizko erregulartasun batean oinarrituak) kanpo-baldintzek aldatuko ez duten arrazoizko argudioren bat baduela, zeren, sarritan, behaketa hutsak engaina baikaitzake.


Hona hemen adibide bat. Neurri desberdineko zenbat segmentu eraiki dezakegu honako geoplano honetako bi puntu, edozein, lotzeko?

 

Uneren batean erratzen bazara, erabili Desegiteko eta Berregiteko botoiak .

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Marraztu geoplano txikian (2 x 2) aurki ditzakezun luzera desberdineko segmentuak. Zenbat dira? Idatzi emaitza zeure koadernoan.

  2. Mugitu irristailua 3 x 3 posiziora. Lehendik eraikitakoei gehitu geoplano honetan aurki ditzakezun luzera desberdineko segmentuak. Zenbat dira guztira? Ziurtatu guztiak direla tamaina desberdinekoak. Idatzi emaitza zeure koadernoan.

  3. Mugitu irristailua 4 x 4 posiziora. Lehendik eraikitakoei gehitu geoplano honetan aurki ditzakezun luzera desberdineko segmentuak. Zenbat dira guztira? Idatzi emaitza zeure koadernoan.

  4. Mugitu irristailua 5x5 posiziora. Lehendik eraikitakoei gehitu geoplano honetan aurki ditzakezun luzera desberdineko segmentuak. Zenbat dira guztira? Idatzi emaitza zeure koadernoan.

  5. Zure ustez, jarraitzen dute zenbaki hauek jarraibideren bat? Ausartuko zinateke iragartzera tamaina desberdineko zenbat segmentu dauden 6 x 6-ko geoplanoan? Idatzi zeure iragarpena.

  6. Mugitu irristailua 6 x 6 posiziora. Lehendik eraikitakoei gehitu geoplano honetan aurki ditzakezun luzera desberdineko segmentuak.  Zenbat dira guztira? Bat dator zure iragarpenarekin? Erantzuna baiezkoa bada, ziurrenik segmenturen bat errepikatu duzu. Guztira ez daude 20 segmentu, 19 baizik. Ez baduzu akatsa aurkitzen, aktibatu 1. laguntza. Aurkitu barik jarraitzen baduzu, aktibatu 2.a.

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.