Progresio aritmetikoa

Aktibitate honetan, progresio bateko gai bi eman eta buruz kalkulatu ahal izango duzu progresio horren diferentzia, baita progresioko beste edozein gai ere.

 

Demagun 3. gaia 12 dela eta 7. gaia 32. Hau da, a3 = 12 eta a7 = 32. Hasteko, 3. posiziotik 7. posiziora zenbat posizioko tartea dagoen ikusi behar dugu: 4 posizioko tartea. Ondoren, gaien arteko diferentzia kalkulatzen dugu (32 - 12 = 20), eta 4 posizioen artean banandu zati berdinetan. Beraz, ondoz ondoko bi gairen arteko diferentzia 20/4 = 5 da.

 

Behin progresio aritmetikoaren diferentzia daukagula, erraza da beste edozein gai kalkulatzea (behar den bestetan batu edo kendu diferentzia eta kitto).

 

Erantzuteko, mugitu irristailuak (2. irristailuan, erabili + eta – teklak zehaztasun handiagoa lortzeko). Soluzioak egiaztatzeko, erabili Egiaztatu dakartzaten laukitxoak. Beste ariketa bat planteatzeko, sakatu botoi hau: .

 

Oharra: Konturatuko zinenez, erabilitako arrazonamendua honako formula orokor honen baliokidea da:

 

an = am + d (n-m)

 

Azalpena: Baldin eta am gai ezaguna bada bere m. posizioan, eta d ondoz ondoko bi gairen arteko diferentzia, am -ren hurrengo gaia a+ d da, eta hurrengoa (beste "jauzi" bat harantzago) hauxe: am + 2d, eta horrela bata bestearen segidan. Enegarren gaia, beraz, hauxe da: am gehi d luzera-jauzia am -tik an-ra dauden posizioak beste bider gehituta; hau da, n-m aldiz.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.