Bat gehi … berdin bi

Kantitate konstante eta positiboak batzen baditugu kopuru infinituan, batura beti izango da infinitua (hau da, nahi dugun edozein zenbaki baino handiagoa).

 

Baina batzen ditugun zenbakiak ez badira konstanteak, agian batura izan daiteke finitua. Hori lortzeko, batugaiak azkar txikiagotzen joan behar dute.

 

Adibidez, 0.3 + 0.03 + 0.003 + 0.0003 + ... baturan infinitu batugai dauden arren, horien batura 0,333333… zenbaki periodikoa da, hau da 1/3.

 

Aplikazio honekin infinitu batugai batu ahal izango dituzu eta batura kalkulatu.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan zen abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Aplikazioan, hasieran, bi karratuk osaturiko laukizuzena ikusten duzu. Karratu bakoitzaren azalera unitate batekoa da. Zein da, orduan, laukizuzenaren azalera? Idatzi zeure koadernoan: "Laukizuzenaren azalera … unitate karratukoa da."

  2. Egin klik irristailuan eta sakatu + tekla. Irristailuak 1 balioa hartuko du. Ezkerreko karratua koloreztatu egingo da, eta eskuinekoa tamaina bereko bi laukizuzenetan banatu. Zein da bi laukizuzen horietako bakoitzaren azalera?

  3. Eraman irristailua 2 baliora. Zer eragiketa egin behar duzu koloreztatutako eremuaren azalera kalkulatzeko? Jarri eragiketa koadernoan eta idatzi emaitza (zenbaki hamartarrak erabiliz): "Koloreztatutako eremuaren azalera batura hau eginda lortzen da…, eta emaitza … da"

  4. Eraman irristailua 3 posiziora. Zer eragiketa egin behar duzu koloreztatutako eremuaren azalera kalkulatzeko? Jarri eragiketa koadernoan eta idatzi emaitza: "Koloreztatutako eremuaren azalera batura hau eginda lortzen da…, eta emaitza … da"

  5. Segi gauza bera egiten irristailuan 18 balioa lortu arte. Erabili kalkulagailua balio berri bakoitza batzeko.

  6. Zer uste duzu, batu eta batu segitu arren, baturak 2 balioa gaindituko duela? Zergatik?

  7. Egin klik Erreproduzitu (play) teklan. Zein izango da hasierako laukizuzenaren infinitu zatien arteko batura? Idatzi koadernoan atera duzun ondorioa.

     

     

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez García-k eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.