Hiru lerroka (osoak)

Seguru inoiz hiru lerroka jokoan aritu zarela: bi jokalarik, txandaka, fitxak taula baten gainean kokatzen dituzte; hiru fitxa lerrokaturik kokatzea lortzen duen jokalariak irabaziko du partida. Hiru lerrokan arituko gara, baina, oraingo honetan, fitxak taulan kokatu baino lehen, neuronak lanean ipini beharko dituzue. Izan ere, lauki batean fitxa bat kokatzeko, lehendabizi, laukiaren zenbakia lortu behar da, -100 eta 100en artean dauden bi zenbaki oso batuz edo biderkatuz.

 

Nahiz eta, azkenik, kalkuluak kalkulagailuaz egingo dituzuen, komeni da buruz egitea emaitzen estimazioa: hori izango da estrategiarik onena fitxak lauki egokienetan kokatzeko eta, hala, jokoa irabazteko.

 

Hiru fitxa lerrokaturik kokatzea lortzen duen lehenak irabaziko du (horizontalean, bertikalean edo diagonalean).

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

















 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.