Seguru inoiz hiru lerroka jokoan aritu zarela: bi jokalarik, txandaka, fitxak taula baten gainean kokatzen dituzte; hiru fitxa lerrokaturik kokatzea lortzen duen jokalariak irabaziko du partida. Hiru lerrokan arituko gara, baina, oraingo honetan, fitxak taulan kokatu baino lehen, neuronak lanean ipini beharko dituzue. Izan ere, lauki batean fitxa bat kokatzeko, lehendabizi, laukiaren zenbakia lortu behar da, 1 eta 100en artean dauden bi zenbaki arrunt batuz edo biderkatuz.
Nahiz eta, azkenik, kalkuluak kalkulagailuaz egingo dituzuen, komeni da buruz egitea emaitzen estimazioa: hori izango da estrategiarik onena fitxak lauki egokienetan kokatzeko eta, hala, jokoa irabazteko.
Hiru fitxa lerrokaturik kokatzea lortzen duen lehenak irabaziko du (horizontalean, bertikalean edo diagonalean).
Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko
|