Go-moku (bost lerroka)

Binaka jolasteko. Taula hau erabil dezakezu partidak jokatzeko, Go-moku-arekin (baita Go-arekin ere) zerikusia duten problemak planteatzeko, eta abarretarako.

 

Go-a jokatzen den taula berean jokatzen da Go-moku-a (japonieratik, "go" = bost eta "moku" = puntu), hau da, 19x19 lerroko lauki-sare batean. Piezak ("harriak" direlakoak), txandaka, ebaketa-puntuetan kokatzen dira. Beltzak dituen jokalaria hasten da. Paper laukidun batean ere joka daiteke, harri beltzen ordez gurutzeak eginda, eta zurien ordez zirkuluak.
 
Jokoaren helburua da ondoz ondoko 5 harri lerrokatzea (horizontalean, bertikalean edo diagonalean). Partida hasten duen jokalariak abantaila nabarmena dauka. Hori dela eta, jokalariek koloreak trukatu ohi dituzte partida bakoitzaren ostean.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Zenbat ebaketa-puntu ditu taulak?

  2. Beltzak hasten direnez gero, harri beltz bat gehiago dago harri zuriak baino. Ebaketa-puntu guztiak betetzeko beste harri daude. Zenbat harri daude kolore bakoitzetik?

  3. Begiratu arretaz ondoko irudiari, eta erantzun galderei:

  • Nori dagokio harria ipintzea?

  • Txandaren jabea den jokalariak erraz irabaz dezake bi jokalditan. Nola?

  1. Ondorengo egoeratik abiatuta, beltzek hiru jokalditan irabaz dezakete. Nola?

  1. Zenbat jokalditan gauzatzen da egin daitekeen partidarik laburrena (nahiz eta logikarik ez izan)?

  2. Begiratu ondoko irudiari. 4 laukiko azalera duen karratu baten erpinak dira lau harri zuriak. Kokatu 4 harri beltz 8 laukiko azalera duen karratu baten erpinetan.

 



 

 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.