Tximino ikasia

Aplikazio honek antzinako jostailu hezigarri bat simulatzen du, eta bi zenbakiren biderkadura edo zenbaki baten karratua kalkulatzen du. Lehendabizi, zenbaki handiaren irristailua mugitu behar duzu (eskuinean dago, eta tximinoaren ezkerreko hankari dagokio), eta gero zenbaki txikiarena.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1. 4. 2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Zein posiziotan kokatu behar dituzu irristailuak 7ren karratua lortzeko, hau da, 7x7? (Alegia, esaten dugu 7x7-ren emaitza: zenbaki karratu bat dela..)

  2. Zein da tximino ikasiak eman dezakeen zenbakirik handiena (emaitzarik handiena)?

  3. Nola daude kokatuta zenbaki karratu guztiak jostailuan?

  4. Idatzi zure koadernoan bi zifren batura 9 duten bi zifrako zenbaki guztien zerrenda (27, adibidez; 2+7=9 baita). Gai da tximino ikasia zenbaki horiek guztiak lortzeko, edo baten bat ezin du erdietsi?

  5. Zenbakien triangeluan txikienaren eta handienaren artean zenbaki batzuk falta dira. Zeink dira, eta zergatik falta dira?

  6. Zenbaki batzuk errepikaturik agertzen dira. Zergatik?

  7. Bi zenbaki hiru bider agertzen dira. Zeink dira, eta zergatik?

  8. Zertan datoz bat beheko errenkadako zenbakiak (2, 6, 12…)? Jakiteko, kokatu tximino ikasia haietako baten gainean, eta idatzi, kasu bakoitzean, biderkadura hori ematen duen zenbaki-bikotea.

  9. Azken aurreko errenkadan, azken errenkadako 12ren eta 20ren arteko hutsunearen gainean hain zuzen, zer zenbakik agertu behar du: 15 edo 16? Zergatik?

  10. Aktibatu “Eskema” laukia. Zer lauki-motak dauzka bi alde gorri eta beste bi urdin? Erronboa da? Zergatik?

 

 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.