Abaraska zeharkatu (osoak)

Binaka jolasteko joko bat da. Gelaxka hexagonalez osatutako erle-abaraskaren itxurako joko-taula bat erabiltzen da, bi koloretako fitxak (kolore bat jokalari bakoitzeko) eta kalkulagailu bat.

 

Txandaka, jokalari bakoitzak bi zenbaki (-100en eta +100en artekoak) aukeratzen ditu goiko errenkadatik, eta, komenigarri deritzon moduan, batuko edo biderkatuko ditu. Lortutako emaitza agertzen den laukian bere fitxetariko bat kokatuko du. Jokalari bakoitzaren helburua da bere kolorea duten abaraskaren ertz biak lotzea bere fitxekin.

 

Nahiz eta azkenean, emaitza egiaztatzeko, kalkuluak kalkulagailuarekin egingo dituen, aldez aurretik, jokalariak emaitzaren zenbatespena egin behar du buruz, abaraskako zein zenbaki lortuko duen esanez: kalkulagailuaren emaitza bat ez badator bere zenbatespenarekin, jokalariak txanda galduko du.

 

Fitxa-ilara baten bidez bere koloreko ertz biak lotzea lortzen duen lehen jokalariak irabaziko du.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1. 4. 2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

 

















 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.