Argibideak

(jokoaren arauen laburpena)

 

Partida hasi baino lehen

Jokalari bakoitzak kolore bat hautatuko du: horia, gorria, urdina edo berdea. Jokalari bakoitzak dadoa botako du, eta puntu gehien ateratzen duenak emango dio partidari hasiera.

 

Terminologia

Taularen izkinei etxe esango diegu. Etxe bakoitzaren aldamenean koloreztatuta eta zenbakituta dagoen laukitxoari irteera esango diogu. Taularen erdian koloreztatuta eta triangelu forma duen laukitxoari helmuga esango diogu.

 

Laukitxo grisei edo beste kolore batez margotuta daudenei seguru esango diegu. Laukitxo berean kolore bereko bi fitxek barrera sortuko dute. Fitxetako bat mugituz gero, barrera ireki egingo da.


Esaten da jokalari batek zazpi, hamar edo hogei kontatu behar dituela fitxa batekin, aurrera egitea egokitzen bazaio zazpi, hamar edo hogei laukitxo, hurrenez hurren.


Fitxa bat beste bat dagoen lekura iristen bada, fitxa hori jan egiten duela esaten da, eta jandako fitxak etxera joan behar du.

Oinarrizko arauak

Partidaren hasieran jokalari bakoitzaren fitxa guztiak etxean daude. Jokalariak, txandaka, dadoa behin bakarrik botako du. Lortutako puntuazioa 6 bada, berriro botako du. Horrela ez bada, horren eskuineko jokalariaren txanda izango da.

 
Dadoaren zenbakiak adierazten du fitxa bakar batekin jokalari batek zenbat laukitxo egin behar dituen aurrera. Jokalariak ezin badu ateratako puntuazioa gauzatu, ez du ezer egingo. Gainerako egoera guztietan fitxaren bat derrigor mugitu behar du.


Fitxak ordulariaren aurkako noranzkoan mugitu behar dira, kolore bakoitzaren irteera laukitxotik kolore bereko helmugara. Etxean eta helmugan dauden fitxak ezin dira mugitu.


Bakarrik etxean eta helmugan 3 edo 4 fitxa egon daitezke.


5aren inguruko arauak

Jokalari batek 5 ateratzen badu, fitxa bat irteera laukitxora atera behar du. Hori egiterik izan ezeanirteera laukitxoan bi fitxa badira edo fitxa guztiak etxetik kanpo baditu­–, fitxaren batekin 5 laukitxo mugitu behar ditu aurrera.

Hedapen zabala duen jokoaren aldaera batean, lehenengo 5a lortzen denean, bi fitxa ateratzen dira irteerara.

Aldaera batean oso hedatua irteera-laukitxoko fitxak jan daitezke. Baldin eta kolore desberdineko bi fitxa badira, etxetik ateratako fitxak laukitxora azkena iritsitakoa jango du, eta etxeko koloreko bat bada, beste koloreko fitxa jango du.
 

6aren inguruko arauak

Dadoan 6 ateratzen duen jokalariak etxean fitxaren bat badu, sei kontatuko du fitxaren bat mugitzean. Etxean fitxarik ez badu 7 kontatuko du, 6 kontatu ordez.


6 ateratzen duen jokalariak zenbatu eta berriz botatzeko aukera dauka. Bigarrenez 6 ateratzen bada, txanda errepika dezake. Hirugarrenez 6 ateratzen bazaio,  mugitutako azkeneko fitxa etxera eramango du. Mugitutako fitxa hori helmugako margotutako laukitxoren batera iristen bada, ez da etxera joango, baina ezingo du kontatu, eta txanda bukatutzat joko da.

 

Barreren inguruko arauak

Fitxek ezin dute barrera baten gainetik pasa.


Jokalari batek barrera bat baldin badu eta 6 ateratzen badu, barrera ireki beharko du. Salbuespen bakarra 6 kontatzeko aukerarik ez egotea da –aurrean beste barrera bat bada edo seguru batean beste kolore bateko bi fitxa badira–.


Jatearen inguruko arauak

Jokalari baten fitxa laukitxo zuri batera iristen bada eta bertan beste kolore bateko fitxa bat bada, jan egingo dufitxa hori etxera joango da–. Jaten duenak 20 kontatuko du.


Irteeretan eta seguruetan ezin da jan, eta kolore bereko ez diren bi fitxa egon daitezke.


Irteera-laukitxoan gehienez bi fitxa egon daitezke. Irteera-laukitxoan kolore bereko ez diren bi fitxa badira eta jokalariak etxetik fitxa bat atera behar badu, irteera-laukitxora azkena iritsitakoa jango du, eta 20 kontatuko du.


Helmugaren eta jokoaren amaieraren inguruko arauak

Fitxa bat helmugara iritsiko da, dadoan ateratako zenbakia eta aurrera egin beharreko laukitxo-kopurua berdinak badira, edo 10 edo 20 kontatuta. Kontatu beharrekoa kontatzeko lekurik ez badago, ezingo da mugitu. Jokalariak etxean fitxa bat sartzen badu, beste fitxaren batekin 10 kontatuko du.


Jokalari batek dituen 4 fitxak helmugan sartzen baditu, jokoa amaituko du; ez du dadoa gehiago botako eta hurrengo jokalariaren txanda izango da.


Jokalariaren fitxa guztiak helmugan sartzen dituen lehenengoak partida irabaziko du. Bigarrena eta hirugarrena izango dira fitxa guztiak bigarren eta hirugarren tokian, hurrenez hurren, sartuko dituztenak. Fitxa guztiak sartu ez dituen jokalariak galduko du, gainerako jokalariek fitxa guztiak sartu badituzte.