Zatikiak (propioak eta ez-propioak)

Irudi honetan ikusten da 5 zati berdinetan zatitutako zirkuluan -tortilla itxura du- bi zati koloreztatu direla. Zirkuluaren koloreztatutako zatia adierazteko 2/5 zatikia erabiliko dugu. Esango dugu koloreztatutako sektore zirkularra zirkuluaren 2/5 dela –tortillaren 2/5ak-.

     

 

Zirkulua 10 zati berdinetan zatitzen badugu, eta horietatik 4 hartzen baditugu, lehen sortutako sektorea lortzen da: 4/10 eta 2/5 zatikiek kantitate bera adierazten dute; zatiki baliokideak direla esango dugu. Sektore hori modu gehiagotan adieraz daiteke. Jarduera honetan zatikiak konparatuko ditugu; horretarako, ordenatuko ditugu, eta baliokideak diren ala ez ikusiko dugu.

 

Erabilitako zirkuluaktortillak- oso ohikoak dira zatikien adierazpen grafikoak egiteko. Baina, ez dugu ahaztu behar zatiki bat zenbaki bat adierazteko modu bat dela eta zenbaki errealen zuzenaren gainean adierazten dela.

 


Sakatu irudiaren gainean
argibide gehiago izateko

 


Sakatu irudiaren gainean
erabileraren argibideak izateko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

Zatikien konparazioa eta ordenazioa. Zatiki baliokideak.

1.      Erabili irristailuak 13/5 eta 17/7 adierazteko. Orain konparatu behar ditugu. Aztertu arretaz bakoitzaren sektorea. Bietatik, zein da handiena? Egin klik erakutsi soluzioa laukitxoaren gainean erantzuna egiaztatzeko.

2.      Aldatu aurreko ariketakoak 8/7 eta 6/5 zatikiekin, hurrenez hurren. Horientzat, baliokide diren eta izendatzaile berdinak dituzten bi zatiki kalkula itzazu, eta konpara itzazu. Bietatik, zein da handiena? Egiaztatu zure kalkuluak eta emaitza, kontrol laukitxoetan klik eginez.

3.      Idatzi 6/4 zatikiarekiko baliokideak diren hiru zatiki. Egiaztatu zure emaitzak.

4.      Idatzi 8/7 zatikia baino handiagoa den eta izendatzailea 11 duen zatikirik txikiena. Egiaztatu zure emaitza.

5.      Ordenatu txikitik handira zatiki hauek. Erabili jarduera arazoak sortuz gero.

6.      Idatzi 7/5 eta 8/5 zatikien arteko zatiki bat. Egiaztatu zure emaitza.

Adierazpen grafikoa

7.      Jardueraren bigarren eszena adierazteko, erabili zenbakien zuzenaren gainean zatiki hauek: 7/3, 11/5 eta 10/7. Kopiatu zure koadernoan bakoitzaren soluzioa.

8.      Ondorengo adierazpen grafikoetan, zer zatiki dago adierazita? Egiaztatu zure emaitzak.

9.      Zenbakien zuzenaren gainean bi zatiki baliokide adieraztean, zer gertatzen da? Argitu zure zalantzak jardueraren laguntzaz.

10.  Nola adieraziko zenuke 13/4 zatikia? Azaldu zure erantzuna, eta egin adierazpen grafikoa zure koadernoan. Laguntza: zer bi zenbaki osoren artean dago zatiki hori?

 







 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.