Zatiki propioak

Sarritan, neurriak ematean ez gara ari kantitate oso bat ematen. Hori gertatzen da, adibidez, patata-tortillaren zati bati buruz, ibilbide batean egindako zatiaz edo erositako frutaren pisuaz hitz egin nahi dugunean.

 

Unitatea zati berdinetan zatitzen badugu, sortutako zati txiki horietako bat hartuko dugu neurri-unitate berri moduan. Unitate zatikiarrak beharrezkoak dira neurtu beharrekoak ez duenean neurri-unitatearen kantitate osoa hartzen. Unitate zatikiarren bidez adierazteko neurria zatikia da.

 


Sakatu irudiaren gainean
argibide gehiago izateko

 

Zatikiak zenbaki errealen zuzenaren gainean adieraziko ditugu. Horretarako, unitatea –0 eta 1 zenbakien arteko zuzenkia– zatituko dugu izendatzaileak agindutakoaren arabera, eta ondoren, 0tik abiatuta kontatuko dugu zenbakitzaileak adierazten duena. Horrela, 2/5 zatikia modu honetan adieraziko dugu:

 

 

Jarduera honetan zatikiak erabiliko ditugu, eta hauetarako erabiliko ditugu: irudi baten zatiak adierazteko, zatikiak zenbakien zuzenaren gainean adierazteko eta zatikiak aldaratzeko. Hartara, zatikiak ordenatu eta baliokideak diren ala ez ikusiko dugu. Kasu guztietan zatiki propioekin lan egingo dugu. Zatiki propioak dira zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa dutenak.

 


Sakatu irudiaren gainean
erabileraren argibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

 

Zatiki baten gaiak

1.      Kokatu ezkerreko irristailua zatikiaren gaiak aukeran, eta eraman zatitutako zirkulua –zati urdina eta zati zuria duena– tortillaren lehenengo zatiaren gainera. Ondoren, a eta b irristailuak erabiliz, saiatu zirkuluarekin patata-tortillaren zatia lortzen. Onena izango da b irristailuarekin hastea, horrela lortu beharreko zati-kopurua izango duzu, eta gero, a irristailuarekin zatiak beteko dituzu. Lortzean idatzi platerean dagoen patata-tortillaren zatiaren zatikia. Jarraian, gauza bera egin ezazu gainerako patata-tortilla zatiekin. Irudi batzuekin arazoak izango dituzu zatitutako zirkuluarekin  ezin delako bira egin. Ea modurik aurkitzen duzun!.

2.      Patata-tortilla 9 zatitan zatitu dugu eta 2 jan ditut. Jandako zatia, zer zatikik adierazten du? Jan gabe gelditutako zatia, zer zatikik adierazten du? Idatzi erantzunak eta erantzunen marrazkiak.

Zuzenaren gaineko adierazpena

3.      Sakatu reinicia berrabiarazteko. Hurrengo zatikiak grafikoki adieraz itzazu: 3/4, 5/7, 7/9, 3/10. Irristailua erabili eta gero, zatiki berdea erabakitako tokian kokatu, eta azkenik, aktibatu erantzuna egiaztatu laukitxoa zure erantzuna konprobatzeko. Marraztu emaitza zure koadernoan.

4.      Idatzi azpiko irudiko zatikiak:

Alderaketa

5.      Anderrek tortillaren 2/7 jan du, eta Anek, 3/11. Nork jan du zatirik handiena?

6.      Peruren urtebetetzean patata-tortilla 12 zatitan zatitu zuten, baina, azkenean, 3 zati soberan gelditu ziren. Luziak dio tortillaren 1/4 baino gehiago soberan gelditu dela. Zuzena al da Luziak esan duena?

7.      Bilatu irristailuen laguntzarekin egin daitezkeen 3/4 zatikiaren zatiki baliokideak. Kopiatu zure koadernoan sortutako irudiak.

8.      Idatzi 2/5 eta 3/5 zatikien arteko zatiki bat.

9.      Ordenatu txikitik handira ondorengo zatikiak:

10.  Mugitu irristailuak iruditzen zaizun eran –probak egin eta ikertu– izendatzaile edo zenbakitzaile berdina duten zatikiak alderatzean. Idatzi zure koadernoan ateratako ondorioak.

 

 

 

 

 

 







 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.