Zatikien arteko biderketa eta zatiketa

Gure kafeontziaren edukiera 3/4 litrokoa da. Gosaritarako, edukiaren 2/3 erabili badugu, zenbat kafe edan dugu (adierazi litroaren zatiki legez)? Galdera horri erantzuteko, zatiki hauen arteko biderketa egin behar izan dugu:
 


Eman dezagun orain, kafeontzia beteta dugula, eta katiluetan banatu dugula kafe guztia. Katilu bakoitzera 1/5 litro kafe bota badugu, zenbat katilu bete ditugu? Oraingoan, honako kalkulu hau egin beharko da:


Adibide horiek erakusten digute ohikoa dela zatikien arteko biderketak eta zatiketak egitea, eguneroko arazoei irtenbidea bilatzeko.


 


Egin klik irudi honetan
Jarraibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

Zatikien arteko biderketak egiteko, erabili irristailu bertikala, eta aukeratu biderketa.

  1. Bi zatikien biderketa kalkulatzeko, aplikazioak irudi hau eman digu. Zein da biderketaren emaitza? Zer zatiki biderkatu ditugu?

  1. Erabili aplikazioa kafeontziko zenbat kafe edan dugun adierazten duen zatikia kalkulatzeko:

  1. Egunaren 1/3 ematen du Mirenek ikastetxean. Tarte horretan, klase-ordua da 5/6, eta gainerakoa, jolas-ordua. Egun osoaren zer proportzio da klase-ordua? Adierazi zatiki eran.

  2. Gogokoen dudan zuku-botilaren edukiera 3/8 litro da. Gosaltzeko botila erdi edan badut, zenbat zuku hartu dut?

  3.  Egin zatiki hauen arteko biderketak, eta, ondoren, egiaztatu emaitzak aplikazioaren bidez.

 

Aukeratu zatiketa, zatikien arteko zatiketak egiteko, irristailu bertikala erabiliz.

  1. Bi zatikien zatiketa kalkulatzeko, irudi hau eman digu aplikazioak. Zein da zatiketaren emaitza? Zer zatikiren arteko zatiketa egin dugu?

  1. 3/4 litroko bainurako gel botila baten edukia 1/8 litroko botila txikiagoetan banatu nahi dugu. Zenbat botila bete ahalko dugu?

  2. Egin honako zatiketa hauek, eta, ondoren, frogatu emaitzak, aplikazioa erabiliz:

 

Nahas-mahas (erabili egokien deritzozun aukera)

  1. Laburtezinak diren bi zatiki propio biderkatuta lortu dugun  emaitza 15/14 izan da. Biderkatutako bi zatiki horietako bat 3/4 izan al daiteke? Arrazoitu erantzuna.

  2. Aurkitu bi zatiki, kontuan izanda haien arteko zatiketaren emaitza 15/14 izan behar dela. Aztertu aukera desberdinak, eta egiaztatu emaitzak aplikazioa erabiliz.

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: José Luis Álvarez García.