Zatikiak batu eta kendu

Marinaren urtebetetze-festan tamaina bereko tortilla batzuk zituzten. Norak tortilla baten 2/5 jan zuen, eta Anderrek beste baten 1/4. Mariok esan zuen bien artean tortilla erdi bat baino gehiago jan zutela. Hala ere, lagun batzuk Mariori ahobero esan zioten, zeren beste bien artean jandakoa ez zen tortillaren erdia izatera iristen. Nork zuen arrazoi?

 

Gogoratu zatikiak batzeko edo kentzeko izendatzaile berdina izan behar dutela zatikiek. Izendatzaileak desberdinak badira, batu edo kendu baino lehen izendatzaile komunera ekarri behar dira; hau da, izendatzaile berdina duten zatiki baliokideak aurkitu behar dira.

 


Sakatu irudiaren gainean
argibideak izateko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

Zatikien arteko batuketaHautatu batu irristailu bertikalarekin

1.      Erabili irristailuak Noraren eta Anderren zatikiak adierazteko: 2/5 eta 1/4 . Erabili izendatzaile komuna irristailua egokiena aurkitu arte –tortillaren zati bakoitzak bat egin arte irristailuaren balioak aldatzean sortutako banaketa-lerroekin–. Idatzi zure koadernoan 2/5 eta 1/4 zatikien izendatzaile komuna duten baliokideak. Erabili izendatzaile komuna erakutsi laukitxoa erantzuna egiaztatzeko. Egin batuketa, eta erabili irristailu horizontal urdinak erantzuna adierazteko. Erabili batura egiaztatu zure erantzuna egiaztatzeko.

Gogoratu hasieran planteatutako galdera: arrazoi al du Mariok? Jan al zuten tortilla erdia baino gehiago?

2.      Errepikatu lehenengo galderaren urratsak 3/5 eta 2/3 zatikien arteko batuketa egiteko. Erabili egiaztatzeko laukitxoak erantzunak zuzenak direla ikusteko.

3.      Aurreko ariketako pausuak errepikatuzure koadernoan kalkuluak eginez eta jardueraren laguntzaz batuketa hauek egiteko:

Zatikien arteko kenketaHautatu kendu irristailu bertikalarekin

4.      Erabili irristailuak Noraren eta Anderren zatikiak adierazteko: 2/5 eta 1/4. Erabili izendatzaile komuna irristailua, egokiena aurkitu arte. Egin kenketa, eta erabili irristailu horizontal urdinak erantzuna adierazteko. Erabili kendura egiaztatu zure erantzuna egiaztatzeko.

5.      Kalkulatu kenketa hauek, aurrena, zuk zeuk, eta ondoren, egiaztatu jardueraren laguntzarekin:

 

NahasketaHautatu egokiena irristailu bertikalarekin

6.      Aurkitu izendatzaile desberdineko bi zatiki, haien arteko batura 7/8 izateko. Aurkitu al duzu soluzio bat baino gehiago?

7.      Izendatzaile desberdineko bi zatikiren arteko batura  izan al daiteke 1? Arrazoitu zure erantzuna, eta baiezkoa bada, jar itzazu adibide batzuk.

8.      Aurkitu 2/9 kendura duen izendatzaile desberdineko bi zatiki. Ba al dago erantzun bat baino gehiago?

9.      Izendatzaile desberdineko bi zatikiren arteko kendura izan al daiteke 1? Arrazoitu zure erantzuna, eta baiezkoa bada, jar itzazu adibide batzuk.

 







 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.