Mugimendu sinkronikoak

Nola hautematen dugu mugimendua? Mugitzen garenean, gure ondoz ondoko posizioak erregistratuta geratzen dira gure oroimen bisualean, eta, oroimen horri esker, osotasunean hauteman dezakegu mugimendu hori. Mugimenduek nolabaiteko erregulartasuna edo simetria dutenean, harmoniatsuak direla esaten dugu. Hautematen dugun harmonia hori da, adibidez, dantzaren jatorria.

Jarduera honek aukera emango dizu bi punturen mugimenduak aldatzeko: alde batetik, puntu bakoitzetik erdigunera dagoen distantzia, eta, bestetik, puntu bakoitzaren abiadura moldatuta. Puntuen mugimenduek arrastoa uzten dute, eta irudiak eratzen dira. Irudiak behatuta, mugimendu batzuek ezkutuan gordetzen duten erregulartasun geometrikoa ikusiko duzu.

 


Egin klik irudi honetan
Jarraibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Preguntas

  1. Egin klik botoian, animazioa abian jartzeko. Bi puntuek abiadura bera izango dute, eta zirkunferentzia berean arituko dira, biratze-erradio bera baitute (4 unitate). Eragin puntu berdearen erradioaren irristailuari, eta lortu haren biraketa-erradioa puntu horiaren erradioaren laurdena izatea. Zer zatikik adieraziko du pantailan ikus dezakegun erlazioa, bi erradio horien arteko erlazioa, alegia?
  2. Erreparatu bi biribilei:1 unitateko erradioa duen berde txikiari eta 4 unitateko hori handiari.
    • Zer uste duzu: biribil txikiaren azalera handiaren azaleraren laurdena da ala txikiagoa?
    • Zenbat aldiz da handiagoa biribil horia biribil berdea baino? Justifikatu erantzuna zeure berbak erabiliz.
  3. Igo 5eraino puntu berdearen abiadura irristailuari eraginda. Zenbat bira oso ematen ditu puntu berdeak, horiak bakarra ematen duen bitartean?
  4. Aktibatu Utzi arrastoa kontrol-laukia, eta itxaron puntu horiak gutxienez bira oso bat eman arte.
  5. Jarri bi puntuen erradioen balioak 4an. Mugitu puntu berdearen abiadura-irristailua 2 balioraino eta puntu horiarena 6raino. Ezabatu aurreko arrastoak borragomarekin.
    • Zenbat bira oso eman behar ditu puntu azkarrenak, zortzi itxurako irudia eratzeko?
    • Zer zatikik adierazten ditu abiadurak? Idatzi koadernoan.
  6. Geldiarazi animazioa botoian klik eginda. Desaktibatu Utzi arrastoa laukitxoa. Alda itzazu puntuen abiadurak, eta ezarri berdearen abiadura 1ean, eta horiarena, 3an. Aktibatu berriro Utzi arrastoa laukitxoa, eta jarri  abian animazioa  botoian klik eginda.
    • Aurreko ataleko irudi bera eratu al da?
    • Zenbat bira oso eman behar ditu puntu azkarrenak, zortzi itxurako irudia eratzeko?
    • Zer zatikik adierazten ditu abiadurak? Idatzi koadernoan.
  7. Geldiarazi animazioa botoian klik eginda. Desaktibatu Utzi arrastoa laukitxoa. Alda itzazu puntuen abiadurak: berdearena 6ra eta horiarena 2ra. Aktibatu berriro Utzi arrastoa laukitxoa eta jarri abian animazioa botoian klik eginda.
    • Aurreko ataleko irudi bera eratu al da?
    • Zenbat bira oso eman behar ditu puntu azkarrenak, zortzi itxurako irudia eratzeko?
    • Zer zatiki adierazten dute abiadurek? Idatzi koadernoan.
  8. Ahalegindu azken hiru ataletan gertaturikoa azaltzen. Antzematen al duzu idatzi dituzun zatikien arteko erlaziorik?
  9. Bila itzazu abiaduren arteko antzeko erlazioak, eta frogatu, kasu bakoitzean, irudia ez dela aldatzen.

 

 

 

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.