Erregela graduatuak

Hiru erregela ditugu. Luzera berekoak dira, baina desberdin graduatuta daude. Aplikazio honen bidez, zenbat distantzia desberdin neur ditzakezun ikertu beharko duzu, erregela bakoitzak dituen marketan oinarrituta. Hain zuzen, erregelak konparatzeko aukera daukazu, bata bestearen ondoan ipinita edo, guztiz estali gabe, elkarren gainean ipinita.

Idatzi zure koadernoan honako galdera hauen erantzunak eta emaitza horiek lortzeko egin dituzun eragiketak (egin badituzu, behintzat).

 


Egin klik irudi honetan
jarraibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Zenbat zatitan dago banatuta erregela urdina? Eta laranja? Eta berdea?
  2. Zein erregelak du zehaztasun handiagoa: urdinak, laranjak ala berdeak? Zergatik?
  3. Zein erregelaz neurtuko duzu, zehatz, 2,5 cm-ko neurria?
  4. Erregela urdinarekin, hainbat distantzia neur dezakezu: 2 cm, 5 cm, 10 cm… Zenbat distantzia dira zehatz-mehatz?
  5. Zenbat distantzia desberdin neur ditzakezu erregela laranjaz?
  6. Eta erregela berdeaz?
  7. Biratu 180º erregela laranja, eta, ondoren, berdearen gainean ipini, ertzak bat etor daitezen. Jar itzazu erregela laranjaren 11. marka eta berdearen 4.a parean. Hori horrela, erregela laranjaren 0. markak, 11 eta 4 zenbakien batura adieraziko du erregela berdean. Zergatik?
  8. Bi puntuen arteko distantzia 3,79 cm dela kontuan hartuta, zein izango da egindako errore maximoa, distantzia hori erregela guztiekin neurtzen badugu?

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.