Zenbakitzeko sistema hamartarra

Historian zehar zenbakitzeko sistema asko erabili dira. Gaur egun horietako batzuen aztarnak gelditzen dira: zenbaki erromatarrek zenbait erlojutan orduak adierazten dituzte, mendeak zenbakitzeko edo liburuen kapituluak markatzeko erabiltzen dira; zenbakitzeko sistema hirurogeitarra, antzinako Babiloniakoa, denbora neurtzean edo arrautzak edo pastelak erostean erabiltzen da; hala ere, zenbakitzeko gehien erabiltzen dugun sistema hamartarra da.


Sakatu irudiaren gainean
informazio gehiago izateko

 

Zenbakitzeko sistema hamartarraz gain beste sistema batzuk erabiltzen ditugu. Adibidez, informatikan, sistema bitarra, zortzitarra eta hamaseitarra erabiltzen dira. Sistema bitarrean, ordena bateko bi unitate ordena handiagoko unitate baten baliokideak dira; sistema honetan, bakarrik, batekoak eta zeroak erabiltzen dira. Sistema zortzitarrean unitateen arteko baliokidetasuna 8koa da. Sistema hamaseitarrean, ordena bateko 16 unitate ordena handiagoko unitate baten baliokide dira; sistema honetan 16 digitu erabiltzen dira; sistema hamartarraren hamarrak gehi A, B, C, D, E eta F hizkiak.

 


Sakatu irudiaren gainean
argibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

1 irudia: Zenbakitzeko sistema hamartarra

1.      Adierazi abakoan zenbaki hauek eta deskonposatu. Erabili deskonposaketa erakutsi laukitxoa erantzunak egiaztatzeko:

a.       45.349

b.      Hamar mila laurehun eta hiru.

c.       40.041

2.      Idatzi deskonposaketa bakoitzari dagokion zenbakia. Jardueraren laguntzarekin erantzunak egiaztatu:

a.       3x10.000 + 5x100 + 6x10

b.      7x10.000 + 8x1.000 + 3x10 + 9

c.       1x10.000 + 1x100 +  1

3.      Idatzi abakoetan adierazitako zenbakiak. Egin haien deskonposaketak. Egiaztatu erantzunak:

a)         b)         c) 

4.      Taula hau bete ezazu, eta horretarako erabili jarduera nahi duzun eran:

Zenbakia

HM

M

E

H

U

20.700

 

 

 

 

 

 

0

6

0

1

1

50.008

 

 

 

 

 

 

2 irudia: Zenbakitzeko beste oinarri batz

5.      Idatzi 512 zenbakia. Zer zenbaki da haren baliokidea 8 oinarrian? Eta 4 oinarrian? Eta 2 oinarrian?

6.      Erabili jarduera zenbaki hauek sistema hamartarrean adierazteko:

a.       10000  zenbakia 2 oinarrian

b.      1000 zenbakia 5 oinarrian

c.       1402 zenbakia 8 oinarrian

7.      Hautatu 2 oinarria. Idatzi 1 zenbakia, eta gezien laguntzarekin, poliki-poliki, zenbakiak banan-banan aurrera pasa. Aztertu sortutako zenbakiak 2 oinarrian. Aldi berean, 2 oinarrian batzeko sistema ikusten ari zara. Gai al zara, 2 oinarrian, 1etik 20ra zenbakitzeko, jardueraren laguntzarik gabe?

8.      Gauza bera egin ezazu, 8 oinarrian.

 

3 irudia: Hamartarrak

9.      Adierazi abakoan eta deskonposatu hurrengo zenbakiak. Erabili deskonposaketa erakutsi laukitxoa erantzunak egiaztatzeko:

a.       10,705

b.      Bi unitate eta hamalau milaren.

c.       7,053

10.  Idatzi deskonposaketa bakoitzari dagokion zenbakia. Jardueraren laguntzarekin, erantzunak egiaztatu:

a.       5x10 + 2x0,01 + 5x0,001

b.      7 + 5x0,1 + 5x0,001

c.       2x10 + 8x0,1 + 3x0,001

11.  Taula hau bete ezazu, eta horretarako erabili jarduera nahi duzun eran:

Zenbakia

H

U

h

e

m

30,003

 

 

 

 

 

 

4

0

5

0

0

0,024

 

 

 

 

 

 

0

0

3

0

0

 

0

1

0

9

0

 

 

4 irudia: Adierazpen grafikoa

12.  Adierazi ondorengo zenbakiak. Egiaztatu erantzunak:

a.       13,785

b.      0,072

c.       13,45

13.  Idatzi adierazpen bakoitzaren zenbakia:

a)           

 

b)            

 

c)           

 

Sakontzeko galderak

14.  Zenbat aletxo behar dira abakoan 1000 zenbakia adierazteko?

15.  Aletxo bakar batekin, zenbat zenbaki adieraz daitezke? Idatzi guztiak.

16.  Bi aletxorekin, zenbat zenbaki adieraz daitezke? Idatzi guztiak.







 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.