Galderak
-
Aztertu irudia, mugitu puntu gorria, mugitu irristailuak, aktibatu laukitxoak … eta beha iezaiozu ekintza bakoitzaren ondorioari. Konturatuko zarenez, batzuetan ibilbide osoa "itxi" egiten da (hasierako puntu berera itzultzen gara),eta, beste batzuetan, aldiz, "irekia" geratzen da (ez gara zehazki itzultzen hasierako puntu berera). Idatzi zure koadernoan irristailuaren zenbait balio, zeinetan ibilbide osoa itxi egiten baita.
-
Bi zenbaki horiek, zertan dira berdinak? Zer ezaugarri izan behar dute ibilbide osoa bira bakar batean itxi dadin? Egiazta ezazu, hiru irristailuei balio desberdinak emanez.
-
Aktibatu "Ibilbidea ikusi" laukia . Batzuetan, hainbat bira eman behar dira ibilbide osoa ixteko. Adibidez, gurpil finkoaren erradioa 15 baldin bada, eta gurpil mugikorrarena 30, bi bira oso eman behar dira ibilbidea ixteko. Oro har, zenbat bira oso eman beharko ditu gurpil mugikorrak ibilbide oso bat ixteko, bi erradio horien balioen arabera?
-
Txanpon batek birak ematen ditu bera bezalako beste baten inguruan, elkar ukitzeari utzi gabe eta irristatu gabe Geldirik dagoen txanponaren inguruan bira oso bat egin duenerako, bi bira eman ditu bere ardatzaren inguruan, eta ez bat. Zergatik? Egiazta ezazu eraikuntzan, hasieran 40, 40, 40 balioak emanez.
|