Barne-zikloak

Aplikazio honetan, gurpil finko baten barruan birak ematen dituen beste gurpil bat ikusiko duzu. Birak ematen dituen gurpilaren erradio batean (edo erradio baten luzapenean) puntu bat ezarriko dugu (urdina), eta gurpilak biratzean puntu horrek egiten duen ibilbideari behatuko diogu.

 

Bira oso bat eman ondoren, puntua hasierako posizio berera itzul dadin bete behar diren baldintzak aurkitu behar dituzu.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula 1. 4. 2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Aztertu irudia, mugitu puntu gorria, mugitu irristailuak, aktibatu laukitxoak… eta beha iezaiozu ekintza bakoitzaren ondorioari. Konturatuko zarenez, batzuetan ibilbide osoa "itxi" egiten da (hasierako puntu berera itzultzen gara), eta, beste batzuetan, aldiz, "irekia" geratzen da (ez gara zehazki itzultzen hasierako puntu berera). Idatzi zure koadernoan irristailuaren zenbait balio, zeinetan ibilbide osoa itxi egiten baita.

  2. Bi zenbaki horiek, zertan dira berdinak? Zer ezaugarri izan behar dute ibilbide osoa itxi dadin? Egiazta ezazu, hiru irristailuei balio desberdinak emanez.

  3. Aktibatu "Ibilbidea ikusi" laukia . Batzuetan, hainbat bira eman behar dira ibilbide osoa ixteko. Adibidez, gurpil finkoaren erradioa 60 baldin bada, eta gurpil mugikorrarena 24, bi bira oso eman behar dira ibilbidea ixteko. Oro har, zenbat bira oso eman beharko ditu gurpil mugikorrak ibilbide oso bat ixteko, bi erradio horien balioen arabera?

 

 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.