Erastostenesen bahea

Zenbaki guztiak 1ez eta zenbaki beraz zatitu daitezke. Baina badira zatitzaile gehiago dituzten zenbakiak; esate baterako, 12 zenbakia 2, 3, 4 eta 6z zatitu daiteke, 1ez eta 12z gain. Hau da, 6 zatitzaile ditu.

 

Bi zatitzaile (zenbakia bera eta 1) baino ez dituzten zenbakiei zenbaki lehen deritze. Bi zatitzaile baino gehiago dituzten zenbakiei zenbaki konposatu deritze.

 

Adibidez, 5 zenbaki lehena da, eta 12, zenbaki konposatua. Zenbakien sailkapen horretan ez dugu sartzen 1 zenbakia. Ohartu zaitez 1 zenbakiak zatitzaile bakarra duela, 1 zenbakia bera. Horregatik, 1 zenbakia ez da ez lehena (ez ditu bi zatitzaile) ez konposatua (ez ditu bi zatitzaile baino gehiago).

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 

 

Aplikazioan, 100 eta 200en arteko zenbaki lehen guztiak bilatuko ditugu. Erastotenesek erabili zuen metodoa erabiliko dugu. Erastotenes matematikari greziarra K.a. III. mendean bizi izan zen, Euklides baino urte batzuk geroago. Besteak beste, Lurrak zer erradio duen zehaztasun handiz jakiteko metodo bikain bat aurkitzeagatik izan da ezaguna.

 


Sakatu irudi hau
Argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. 2 zenbakia zenbaki arrunt batez biderkatzean lortzen dugun zenbakia 2ren multiploa dela esaten dugu. 2ren multiploak diren zenbaki horiei BIKOITI deritze. Noski, zenbaki bikoiti guztiak 2z zatitu daitezke, eta, beraz, zenbaki konposatuak dira denak, 2a izan ezik. Erabili "Estali lehenak"  tresna, eta adierazi taulako 2ren multiplo guztiak. Bukatutakoan, aukeratu "Aukeratu eta mugitu" tresna. eta egin klik "2ren multiploak" egiaztatze-laukia, emaitzak egiaztatzeko.

  2. Aurreko ataleko urrats berak emanez eta tresna bera erabiliz, adierazi taulako 3ren multiplo guztiak. 3ren multiplo horietatik, 2ren multiplo ere badirenak, 102 edo 108 adibidez, aurreko ataletik marratuta izango dituzu jadanik. Denak marratzen dituzunean, egiazta ezazu emaitza (gogora ezazu aldez aurretik Estali lehenak tresnaren ordez Aukeratu eta Mugitu tresna jarri behar duzula).

  3. Egin ezazu gauza bera 5, 7, 11 eta 13ren multiploekin. Egiazta itzazu emaitzak.

  4. Orain 17ren multiploak marratu beharko genituzke, baina, geratzen al da 17ren multiplorik marratu gabe? Zergatik gertatzen da hori?

  5. Orain, 100 eta 200en arteko zenbaki lehenak soilik egon beharko lukete marratu gabe. Egiazta ezazu emaitza. Egin ezazu klik "Lehenak" egiaztatze-laukian. Osatu hurrengo taula aurrekoan (aplikaziokoan) ageri diren zenbaki lehen guztiekin:

100 eta 200en arteko zenbaki lehenak

101, 103, 107, ...

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak y Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.