Zatitzaileak eta lehenak

Esaten dugu 12 zenbakia 60ren zatitzailea dela 60 zenbakia 12z zatitzean lortzen dugun zatidura zenbaki osoa delako, hots, hondarra 0 delako. Era berean, esaten dugu 60 zenbakia 12ren multiploa dela. Badira, 60k bezala, zatitzaile asko dituzten zenbakiak, Horregatik hartu omen zuten babiloniarrek 60a bere zenbaki-sistemaren oinarritzat. Alabaina, badira zenbait zenbaki, 17 esaterako, bi zatitzaile baino ez dituztenak: bata eta zenbakia bera, alegia. Horixe gertatzen da zenbaki lehenekin. Bi zatitzaile baino gehiago dituzten zenbakiei zenbaki konposatu deritze; adibidez 60.1 zenbakia ez da ez lehena ez konposatua.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko.

 

Zenbaki lehenek matematikari bikain askoren lilura eragin zuten historian zehar; halaber, behar-beharrezkoak dira, bai matematikan, bai eguneroko bizitzan . Izan ere, banku-kodeak, kreditu-txartelak edo horrelako datu garrantzitsuak babesteko erabiltzen diren enkriptazio-sistema konplexuen oinarri dira.

 

Aplikazio honekin, zenbaki baten zatitzaileak aurkitzen saiatuko gara, eta zatigarritasunarekin zerikusia duten zenbakien ezaugarri batzuk aztertuko ditugu.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Aurkitu itzazu 60ren zatitzaile guztiak. Alda ezazu d-ren balioa, irristailu berdea mugituz, eta azter ezazu 60ren zatigarritasuna 1 eta 60ren arteko zenbakiekin. Zatitzaile guztiak lortu ondoren, egiazta ezazu zure emaitza "N-ren zatitzaileak erakutsi" laukia gaituz.

  2. Osatu hurrengo taula, lehenengo zutabeko zenbakien zatitzaileak aurkitu ondoren.

    Zenbaki Zatitzaileak Zatitzaile kopurua Lehena ala konposatua
    5      
    6 1, 2, 3, 6   Konposatua
    9      
    10      
    12      
    15      
    16      
    19      
    25      
    28      
    36      
    54      
    71      
    91      
  3. Aurreko taulan zenbaki lehen batzuk daude. Erabil ezazu aplikazioa aurreko taulan agertzen ez diren eta 50 baino txikiagoak diren zenbaki lehen guztiak aurkitzeko

  4. Ohartu zaitez 2. galderako taulako zenbait zenbakik 4 zatitzaile dituztela. Zer ezaugarri komun dute horiek guztiek? Idatz itzazu ateratako ondorioak, eta frogatu itzazu 4 zatitzaile dituzten beste zenbaki batzuk aurkituz.

  5. 2. galderan bete duzun taulan, zenbaki batzuek zatitzaile-kopuru bakoitia dute. Ikusten al duzu kidetasunik zenbaki horien artean? Idatz itzazu atera dituzun ondorioak, eta frogatu itzazu ezaugarri berak dituzten beste zenbaki batzuen zatitzaile-kopurua aplikazioarekin aurkituz.

  6. Zenbaki bat eta haren zatitzaile propioen (alegia, zatitzaile guztiak, baina ez zenbaki bera) batura berdinak direnean, zenbaki horri perfektu deritzo. Adibidez, 6 zenbaki perfektua da 6 = 1 + 2 + 3 delako. 2. galderako taulan ba al da beste zenbaki perfekturen bat? Egiazta ezazu zure erantzuna Zenbaki-mota laukia aktibatuz.

  7. Zenbaki baten zatitzaile propioen batura zenbakia bera baino txikiagoa denean, defektiboa dela diogu. Batura hori zenbakia bera baino handiagoa denean, zenbakia oparoa da. Adieraz ezazu 2. galderako taulako zenbakiak defektiboak ala oparoak diren.

  8. Badakigu zenbaki jakin bat 100 baino txikiagoa dela, eta, orobat, 2z, 3z eta 13z zatigarria dela eta oparoa dela. Zer zenbaki da?








 HASIERA    Creative Commons License José Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek sortutako eraikuntza.