Karratura jaso

Zenbaki bat karratura jasotzea da bere buruaz biderkatzea. Adibidez, 7 karratura jasotzea da 7 x 7 egitea; hots, 49. Biderkadura berezi horren bidez lortzen dugun zenbakia, kasu honetan 49, 7ren karratua dela esaten dugu.


Zenbaki oso bat (hamartarrik gabekoa, alegia) bere buruaz biderkatzearen ondorioz lortutako zenbaki horiei "zenbaki karratu" deritze. 49 zenbaki karratua da, zenbaki oso bat bere buruaz biderkatzean lortutakoa delako.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. 64 zenbaki karratua da. Baina zein zenbakiren karratua? Hau da, zer zenbaki karratura jasota lortzen da 64?

  2. Lauki horiaren azalera zenbaki karratu bat al da? Hala bada, zer zenbakiren karratua?

  3. Idatz itzazu irudian lor ditzakezun zenbaki karratu guztiak. Lehenengoak hauek dira: 1, 4, 9 …

  4. Jar ezazu puntu laranja 4.5 balioan (gezi-teklez baliatu zaitezke). Haren karratua 20.25 da; hots, lauki berdearen azalera 20.25 cm2 da. Zenbaki osoa ez denez, ez dugu esango 20.25 zenbakia zenbaki karratua denik. Aurkitu ezazu 3.61 cm2-ko azalera duen karratuaren aldea.

  5. Lauki batek 53.4361 cm2-ko azalera du. Zenbat neurtzen du aldeak?

  6. 5en karratua 25 da, 5 baino askoz handiagoa. Aurkitu ezazu puntu laranjaren balioren bat, halako moldez, non laukiaren azaleraren balioa aldearena baino txikiagoa baita.

    ?
  7. Nolakoa izan behar du zenbaki batek, haren karratua zenbaki hori baino txikiagoa izan dadin?

  8. Lor al dezakezu lauki berdearen azalera 7 izatea? Eta 3? Zergatik?

  9. Bi hamartarrera biribilduz, zer baliotara hurbildu behar du aldeak laukiak 50 cm2-ko azalera izateko? Nola lortuko zenuke zenbaki hori kalkulagailuaz?

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.