Kubora jaso

Zenbaki bat bere buruaz bi aldiz biderkatzen dugunean, esaten dugu kubora jasotzen dugula. Adibidez, 10 x 10 x 10 egiten dugunean, "10 kubora jasoa" esaten dugu, edo "10en kuboa", besterik gabe; eta 103 idazten dugu. Beraz:

 

 103 = 10 x 10 x 10 = 1000

 

Are gehiago, 1.000ri "zenbakiaren kubo" deritzogu: 10en kuboa 1.000 da. Hasierako zenbakia osoa denean, kasu honetan bezala, lortzen dugun zenbakiari "zenbaki kubiko" esaten diogu, edo "kuboa" besterik gabe. 1.000 kubo bat da.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 


Sakatu irudi hau
erabilerari buruzko argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Mugi ezazu puntu laranja 2raino (behar baduzu, baliatu gezi-teklez). Mugi ezazu goiko ezkerreko izkinan dagoen puntu gorria, irudia nahi duzun modura biratzeko. Zenbat kubotxo (bolumen-unitate) betetzen ditu irudi urdinak? Kubotxo bakoitza 1 cm3 da. Zenbat da kubo urdinaren bolumena?

  2. Mugi ezazu zenbakia 3raino. Zenbat kubotxo betetzen ditu kubo urdinak? Zenbat da kubo urdinaren bolumena?

  3. Zenbat da kubo arrosa handienaren bolumena?

  4. 64 zenbaki kubikoa da. Baina zer zenbakiren kuboa? Hau da, zer zenbaki kubora jasoa da 64?

  5. Kubo arrosa handienaren bolumena zenbaki kubikoa da? Hala bada, zer zenbakiren kuboa?

  6. Idatz itzazu irudian lor ditzakezun zenbaki kubikoak. Lehenengoak hauek dira: 1, 8, 27...

  7. Jar ezazu puntu laranja 4.5 balioan (gezi-teklez balia zaitezke). Haren kuboa 91.125 da; hots, kubo urdinaren bolumena 91.125 cm3 da. Zenbaki osoa ez denez, ez dugu esango 91.125 zenbakia zenbaki kubikoa denik. Aurkitu ezazu 13.824 cm3-ko bolumena duen kuboaren aldea.

  8. Kubo baten bolumena 390.617891 cm3 da. Zenbat neurtzen du ertzak?

  9. 5en kuboa 125 da, 5 baino askoz handiagoa. Aurkitu ezazu puntu laranjaren balioren bat, halako moldez, non kuboaren balioa aldearena baino txikiagoa baita.

  10. Nolakoa izan behar du zenbaki batek, bere kuboa zenbaki hori baino txikiagoa izan dadin?

  11. Lor al dezakezu kubo urdinaren bolumena 100 izatea? Eta 300? Zergatik?

  12. Bi hamartarrera biribilduz, zer baliotara hurbildu behar du aldeak bolumena 500 cm3 izateko? Nola lortuko zenuke zenbaki hori kalkulagailuaz?








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.