Osoen arteko kenketa (I)

Beha iezaiozu bi zenbaki osoren —nahiz positiboak nahiz negatiboak— arteko kenketa egiteko prozedurari; a eta b irristailuen bidez, kenkizuna eta kentzailearen balioak alda ditzakezu. b-ren balioari dagokion geziak alderantzizko noranzkoa du (b ez duelako gehitzen, kentzen baizik).

 

"Mugitu loroa!" irristailuarekin, loroak kenketa egitea lortuko duzu.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Zuzeneko zer puntutatik abiatzen da loroa beti?

  2. Zer noranzkotan handitzen da zenbakien balioa lerro zuzenean?

  3. a eta b -ren zer baliorekin begiratzen dute bi geziek eskuinerantz?

  4. a eta b positiboak direnean, kendura positiboa al da beti?

  5. a eta b-ren zer baliorekin begiratzen dute bi geziek ezkerrerantz?

  6. a eta b negatiboak direnean, kendura positiboa al da beti?

  7. a eta b-ren zer baliorekin begiratzen dute bi geziek elkarren aurkako noranzkoan?

  8. a eta b-ren ikurrak aurkakoak direnean, kendura beti positiboa da?

  9. Zein kasutan da zero emaitza?

  10. Zein kasutan da negatiboa emaitza?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listekek egindako eraikuntza.