Biraketak erlojuan

Erloju honetan, minutu bat aukeratu dugu, edozein (puntu gorria), eta, hortik abiatuta, minutu-kopuru finko bat aurreratu dugu (irristailuaren bidez), eta marra urdinez lotu ditugu ondoz ondoko puntuak.

 

Adibidez, hasieran, puntu gorria 2. minutuan dago, eta 10 minutu aurreratzen dira aldiko.

 

Pauso bakoitzean minutu-kopuru bera aurreratzen dugu, harik eta hasierako puntura itzuli arte.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Ohartu zaitez zenbat minutuko tarteak markatzen dituen irristailuak adierazten diren irudi geometrikoak eratzean, eta osa ezazu taula balio horiekin idatziz (zenbait balio idatzita dituzu jada).

Irudia Triangelua Karratua Pentagonoa Hexagonoa Dekagonoa Dodekagonoa
minutuak 20          
minutuak 40          
  1. Zenbat minutuko tartea dagokio bost muturreko izar bati?

  2. Irristailuaren zein baliorekin lortuko dituzu lerro gurutzaturik ez duten irudiak (aurreko taulakoak bezalakoak, adibidez). Zer ezaugarri komun dute balio horiek?

  3. Askotan, irudiak erdian "zuloa" duela dirudi, batzuetan handia eta bestetan txikiagoa. Nola aldatzen da zuloaren tamaina irristailuaren balioen arabera?

  4. Lor al dezakegu irudi bera bi balio desberdinekin? Noiz? Nola? Zergatik?

  5. Osa ezazu taula, adierazitako irudi geometrikoak eratzeko irristailuak markatu behar lituzkeen minutu-kopuruekin. Kontuan izan ezin izango dituzula balio horiek aplikazioan egiaztatu, ez baitira zenbaki osoak. Biribildu bigarren hamartarrera:

Irudia Heptagonoa Oktogonoa Eneagonoa
minutuak
minutuak

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.