Lehen bikiak

Badira hainbat zenbaki lehen bereziki interesgarriak. Adibidez, 2 eta 3 dira elkarren segidako zenbaki lehen bakarrak. Baina asko dira bi unitateko diferentzia duten zenbaki lehenen bikoteak, hala nola:

3 eta 5

5 eta 7

11 eta 13

101 eta 103

etab.

Bi zenbaki lehenen artean bi unitateko aldea dagoenean, aurreko kasuetan bezala, "lehen bikiak" direla esan ohi dugu. Jarduera honetan, beste zenbaki lehen biki batzuk aurkituko ditugu, haien zenbait ezaugarri interesgarri aztertzeko.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1. 4. 2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Aurkitu itzazu 100 eta 200en arteko zenbaki lehen bikien bikote guztiak. Laguntzarik behar baduzu, egin klik Zenbaki lehenak erakutsi laukian. Erabil ezazu Lehenak estali tresna, zenbaki lehen bikiak markatzeko. Denak markatuta dauzkazunean, egiazta itzazu emaitzak Egiaztatu laukian klik eginez.

  2. Bete ezazu taula aurreko ariketan topatutako zenbaki guztiekin. Idatz itzazu bertan bikote bakoitzaren batura eta biderkaduraren balioak. Taulan idatzita daude jada 1 eta 100en arteko lehen bikien bikoteak.

Bikotea Batura Biderkadura
3 eta 5 8 15
5 eta 7 12 35
1 eta 13 24 143
29 eta 31    
41 eta 43    
59 eta 61    
71 eta 73    
     
     
     
     
     
     
     
  1. Beha itzazu bikoteen baturen balioak Lehenengo bikotea kontuan hartu gabe, erlaziorik ikusten al duzu beste bikoteen baturen artean?

  2. Beha itzazu orain biderkadurak. Erlaziorik ikusten al duzu? Laguntza txiki bat: gehitu iezaiozu unitate bat biderkadura bakoitzari, eta konpara itzazu lortutako zenbakiak baturekin. Erlaziorik ikusten al duzu orain? Nola adieraziko zenuke?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.