Txartel magikoak

Argitu dezagun magiako truku harrigarri hau.

 

Aukeratu ezazu 1etik 63ra bitarteko zenbaki bat. Begiratu ezazu zein txarteletan dagoen. Jarri txartel horien gainean beheko txartel zuloduna. Batu agerian geratzen diren zenbakiak: aukeratu duzun zenbakia da!

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Errepara iezaiozu hirugarren txartelari, puntu gorria duenari. Zer ezaugarri komun dute txartelean ageri diren zenbaki guztiek?

  2. Mugitu puntu gorria txartel hori txartel zulodunarekin gainjarri arte. Zer zenbaki dago agerian? Zer erlazio dago zenbaki horren eta txarteleko zenbakien artean? Zer gertatzen da zenbaki horiek guztiak biko oinarrian idazten badituzu? Zer ezaugarri komun dute zifrek adierazpen bitarrean idazten dituzunean.

  3. Egin gauza bera gainerako txartelekin.

  4. Zein da txarteletan agertzen den zenbakirik handiena? Ba al dago txartel guztietan agertzen den zenbakirik?

  5. Zergatik ateratzen da ondo trukua?

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.