Blokeoa 2 errenkedatan

Bi lagunentzako joko bat da. Jokalari batek bi fitxa urdin ditu, eta besteak, bi fitxa gorri. Fitxa horiek laukitxoz osatutako bi errenkada dituen taula baten muturretan jartzen dira. Ikus irudia.

 

Txandaka, jokalari bakoitzak errenkada bateko fitxa aurrera edo atzera mugituko du. Jokalari bakoitzak laukitxo bat edo gehiago mugi dezake, baina ezin da beste jokalariaren fitxa gainetik pasa, ezta errenkadaz aldatu ere.

 

Aurkariaren bi fitxak blokeatzen dituenak irabaziko du; hau da, aurkariak, bere txandan, fitxak ezin baditu mugitu.

 

Joko hau ez da zoriz irabazten; joko hau estrategia hutsezko jokoa da. Jokalari batek jokaldi egokia –irabazteko jokaldia– egiten badu, beti irabaziko du: mugimendu bakoitzean, jokaldi bakarra dago irabazteko, eta jokaldi hori besteak eginiko aurreko mugimenduak baldintzatzen du. Gure helburua da irabazteko estrategia aurkitzea.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)  

 

Galderak

1.  Joka itzazue partida batzuk, jolasean trebatzeko. Joko bakoitzaren hasieran zehaztu nor hasiko den.

2.  Jarraitu jokatzen, baina orain jokatu arreta handiagoz. Ez ahaztu helburua dela irabazteko estrategia aurkitzea, eta ezin dela parra egin: behin eta berriro jokaldi berdinak egiten badira, adierazi nahi du bietako batek irabazteko jokaldi egokia ez duela egiten.

3.  Ondorio batzuk aterako ditugu. Ba al dute loturarik partida hasteak eta irabazle izateak? Beste jokalariak fitxa bat aurreratu badu, zer egin behar dut nire txandan? Eta besteak atzera egiten badu?

4.  Kokatu irudiko Aldatu gailua 8 laukitxoan. Aldatu al da irabazteko estrategia? Egiaztatzeko, jokatu partida batzuk.

 



 

 

 





 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.